Immigranterik gabe galduta gaude

Immigranterik gabe galduta gaude Koronabirusak frogatu du immigranterik gabe galduta gaudela. Osasun sistemaren kolapsoaren aurrean, Espainiar Estatua modu desesperatuan ari da sendagile formazioa duten immigranteak erregularizatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/immigranterik-gabe-galduta-gaude/@@download/image/40-1024x684.jpg
2020/04/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Koronabirusak frogatu du immigranterik gabe galduta gaudela. Osasun sistemaren kolapsoaren aurrean, Espainiar Estatua modu desesperatuan ari da sendagile formazioa duten immigranteak erregularizatzen.
Immigranterik gabe galduta gaude

Egunero ikusten dugu. Pandemiak gizartearen onena eta txarrena ateratzen du. Tentsio gorenean gauden honetan, ezinezkoa da immigrazioaz ez hitz egitea. Osasun sistemaren kolapsoaren aurrean Espainiar gobernuak profil sanitarioko immigranteak erregularizatzeko araudia aldatu du.

Erabaki honen xehetasunak ez daude oraindik guztiz itxiak, baina oro har, sanitario langileak Espainiara etortzea erraztu eta azkartu nahi da modu legalean eta beren titulua homologatu prozedura arin batekin. Neurria hau ez du Espainiak bakarrik hartu. Donald Trump-en AEBek ere atzerriko medikuak herrialdera etortzeko gonbidatzen ari da! Erresuma Batuan eren milaka profesional sanitarioen bizileku baimena luzatzen ari dira. Beraz, immigranterik ez, baina bai! 

Begi-bistakoa da osasun sistema asko kolapsotik hurbil daudela pandemia dela eta. Espainiari dagokionez 52.000 mediku, horien artean erretiratutakoak eta karrerako azken urtekoak, gehitu ditu. Izan ere, munduko herrialde askok bizi duten larrialdi egoerak bestelako irtenbidea bilatzera daramatza gobernu asko.

Ehunaka mediku latinoamerikar prest agertu dira modu boluntarioan lan egiteko. Hori dela eta, migrazio tramiteetan malgutasuna nagusitu da. Ez da justua ordea, beste hamaika immigrante, sanitario formazioa ez dutenak ere Espainian sartu nahian ari baitira eta beraientzat ez baitago malgutasun berdinik.

Baina zer gertatzen da uzta bilketako lanekin?
Izan ere, sanitarioen egoera koronabirusaren zati bat besterik ez da, migrazio politikaren hipokresiak erakusten duen bezala. Landa eremuan, uzta hasi besterik ez da egin eta jada nabari da eskulan gabezia. Denboraldiak aurrera egin ahala langile gehiagoren beharra hazi besterik ez da egingo. Huelvara adibidez, 7.000 marrokiarrek lortu zuten iristea Espainiak mugak itxi aurretik. Normalean urtero 19.000 iristen dira.

Europa osoak, oro har, langile atzerritarren beharra du bere landa eremuko uzta jasotzeko. Gainera, oinarrizkoa den sektorea da eta ez dago geldi konfinamenduagatik. Alemaniak adibidez, 300.000 langile atzerritarrak behar izaten ditu. Horren ordez, etxeetan dauden ikasle eta langileak animatzeko programa bat jarri du martxan, modu boluntarioan uzta biltzera animatu daitezen. 


Eta Italian, badago jada proposamen bat bizileku baimenik gabeko pertsonak, baina landa eremuan esperientzia dutenak legalizatzeko. Laborantzan irtenbidea aurkitu dezakete azken asteetan lana galdu duten milioika pertsonek ere, nahiz eta adituak beldur diren langile oso urbanizatuak nekazaritza eremura ez ohitzea, gogorra baita. 

Langabezia historian gehien igo den hilabetean, begi-bistakoa da lan batzuetarako oraindik ere langileak behar direla. Honek frogatzen du inork ez digula lana kentzen eta lan merkatua askotarikoa eta handia dela, eta atzerritar askok oraindik guk egin nahi ez ditugun lan horiek egin beharrean aurkitzen direla. Krisi hau erakusten ari da soberan dagoena ez dela atzerritarra, hipokresia baizik.