Ikerketa baten arabera internet desagertzen ari da

Ikerketa baten arabera internet desagertzen ari da Ezinezkoa gertatzen ari da: internet desagertzen ari da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-baten-arabera-internet-desagertzen-ari-da/@@download/image/Captura de pantalla 2024-05-28 a las 6.21.44.png
2024/05/29
Ezinezkoa gertatzen ari da: internet desagertzen ari da.
Ikerketa baten arabera internet desagertzen ari da

Hori dio behintzat ikerketa berri batek. Dirudienez geroz eta webgune eta eduki gehiago galtzen dira sarean. Askotan pentsatu ohi dugu interneten edukiek betiere irauten dutela, baina frogatua geratu da, horietako asko ezabatu edo lekuz aldatzen direla.
 

Txostenaren izenburua When Online Content Disppears da eta Pew Research Center-eko webgunean argitaratua dago. Bertan azaltzen da 2013an existitzen ziren webguneetatik %38 galdu egin direla. Kasu! Berrienak ere desagertzen ari dira: 2023an existitzen ziren webguneetatik %8 jada ez daude eskuragarri. Horietako asko desagertu egiten dira hauek ezabatu edo leku aldatzean, dio ikerketak; eta askotan funtzionamenduan dauden orrien barruan gertatzen da. Informazio galera, beraz, ez da webgunea erabat desagertzen denean soilik gertatzen. 

Hain da horrela, albiste kopuru izugarria desagertzen dela eta baita erreferentziazko edukiak ere. Ikerketak behatu ahal izan duenez albiste orrietako esteken %23k ez dute funtzionatzen eta gobernuen webguneetan %21 ez dabiltza. Wikipedian azaltzen diren esteken %54 ere ez daude erabilgarri, jada ez dira existitzen. Sare sozialetan ere antzeko zerbait gertatzen da. Txioen kopuru handi bat, argitaratu eta hilabeteetara desagertu egiten dira. 

Ondorio hauetara iristeko, ikerketak webguneen ia milioi bat lagin aleatorio erabili zituen, Common Crawl-etik hartutakoak. Zerbitzu honek Interneten zatiak artxibatzen ditu. Jarraian, webgune horiek 2013-2023 artean oraindik existitzen ote ziren frogatu zuten. Aurkitu zenaren arabera, %25a ez zegoen jada erabilgarri eta horietako %16, oraindik existitzen ziren webguneetakoak ziren. 

Okerrena? Webgunean erabilgarri ez egotearen joera honek etorkizunean ekarri ditzakeen arazoak, bereziki albisteen loturak ez aurkitzeak. Internet gordetzeko hainbat proiektu martxan badaude ere, ez dituzte webgune txikienak kontutan hartzen, eta eskuz egindako eguneraketarik gabe, hauek desagertu egingo dira betiko.