Hilabete amaieran, Lupa Dokumental Mostraren VI. Edizioa

Dokumentalaren munduaren gaineko gogoeta eta lan alternatiboen proiekzioa jomuga duen Lupa Dokumental Mostraren VI. edizioa egingo dute martxoaren 27tik 31ra bitarte Errenteriako Mikelazulo elkartean eta Donostiako Guardetxean. Bertako nahiz mundu osoko dokumentalak izango dira ikusgai jaialdi berezi honetan.
Errenteriako Mikelazulo kultur elkartearen eta Donostiako BandaBat elkartearen ekimenez, aurten seigarren aldiz egingo dute Lupa Dokumental Mostra. Euskal Herriko nahiz atzerriko dokumental egileen topaleku izango dira Errenteria eta Donostia hilaren 27tik 31ra bitarte. Bertan aurkeztutako lanak, gainera, ez dira elkarren artean lehiatuko; horren ordez, egileak harremanetan jartzeko eta dokumentalgintzaren inguruan hausnartzeko aukera izango dute. Ikus-entzuleek, halaber, bestela ikusterik izango ez lituzketen dokumentalak ezagutzeko parada izango dute.
Hala, parte hartzea sustatzeko asmoz, lanak bidaltzeko deialdi irekia egin dute aurten ere antolatzaileek, eta otsailaren 8ra bitarte jasotako dokumentalen artean aukeraketa egin dute aurtengo egitaraua osatzeko.
Orotara zortzi lan proiektatuko dituzte, eta Errenteriako Ikastolako gazteentzat ere proiekzio berezia egingo dute martxoaren 22an, ostirala; Flores de la frontera lana ikusiko dute haiek. Dokumentalak euskaraz eta gazteleraz, edo bi hizkuntza horietako batean azpititulatuak dira.
Martxoak 27, asteazkena
Mikelazulo, 20:00. Zintzilik Irratiaren 27 urte ez dira ezer
Martxoak 28, osteguna
Guardetxea, 18:00.
Guardetxea, 20:00.
Martxoak 29, ostirala
Mikelazulo, 18:00.
Mikelazulo, 20:00.
Martxoak 30
Mikelazulo, 17:30. Alfonso Amador-en 50 dias de Mayo.
Mikelazulo, 20:00.
Martxoak 31

Egitaraua

- Sergio Oksmanen Una Historia para los Modlin
- Cecile Juanen Le cordon.
Guardetxea, 20:00.
- Elena Macian eta David J. Moyaren Fora de Pagina
- Jesus Palaciosen Casa vacia
- Pedro Nevesen Agua Fria
- Josu Trueba eta Pau Collen Kuidado ke muerden
Martxoak 29, ostirala
Mikelazulo, 18:00.
- Manuel Jimenez Nuñezen La Aldea Perdida, el lado socuro
- Anna Soldevillaren Espui
Mikelazulo, 20:00.
- Gabriel Folgadoren Ancestral Delicatessen
- Otto Rocaren Piedad.
Martxoak 30
Mikelazulo, 17:30. Alfonso Amador-en 50 dias de Mayo.
Mikelazulo, 20:00.
- Lois Patiñoren Montaña en sombra eta En el Movimiento del Paisaje
- Mikel Zatarainen Branka
- Iñaki Sagastumeren Tra la Vita e il Sonno
- Iker Perez Goiriren Izioqui dugu
Martxoak 31
Guardetxea, 18:00.
- Juan Bidegainen Txifarra
- David Beriainen Percebeiros
- Iban del Camporen Con Tramontana
- Franciba Verdesen Teresa sin mar