Hezeguneak, aberastasun gune

Nazioarteko hainbat hezegunek, Euskal Herrikoek barne, eraso handiak jasan dituzte azken 50 urteotan, eta horrexegatik, galtzeko arriskuan daude ekosistema horietako asko. Otsailaren 2an Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko denez, hona hemen hezeguneei buruz jakin beharreko zenbait kontu.
60ko hamarkadatik hona asko hazi da munduko populazioa, eta hazkunde horrek, naturari kalte handia egin dioten hainbat politika eragin ditu. Esaterako, 60ko hamarkadan hezeguneak eraikuntza-hondakinen biltegi "onartu" bihurtu ziren, eta hare-pilaketen dragatuek, ibaia gizakion intereserako ubide bihurtu genuen. Horrez gain, kontrolik gabe ustiatu ziren baliabide hidrikoak, eta nekazaritza eta abeltzaintza kutsatzeaz gain, larre asko suntsitu ziren.
Era berean, aisialdirako baratzeek hartu zituzten nekazaritza-jarduera tradizionaleko tokiak, eta horren eraginez, baratze txikiak eta txabolak nagusi diren mikropartzelaz osatutako paisaia eraldatua sortu da. Guzti horren ondorioz, ekosistema horietako bioaniztasunak populazio-beherakada latza izan du azken hamarkada hauetan.
Ramsar-eko hitzarmena
1971ko otsailaren 2an sinatu zen Ramsar hirian (Kaspio itsasoaren kostaldea, Iranen) Ramsar-eko hitzarmena. Hezeguneak zaintzea da hitzarmenaren helburua. Izan ere, gaur egun, nazioarteko gobernu gehienak konturatu dira hezeguneek gizaki eta izaki guztientzako duten balioa handiaz.
Ramsar-eko hitzarmena sinatu nahi duen edozein estatuk, gutxienez hezegune bat izendatu behar du "Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrendan" sartu ahal izateko. Gainera, estatu horiek behartuta daude hezeguneen zaintze eraginkorrerako plangintza eta ingurumen-politikak sustatu eta garatzera.
Egun, mundu osoko 859 hezegune jasotzen ditu hitzarmenak. Euskal Herriko 7 hezegune daude Ramsar-eko zerrendan: Pitillaseko eta Kañaseko aintzirak (Nafarroan); Ullibarri-Ganboako, Biasteriko eta Salburuako aintzirak (Araban); Gernika-Mundakako itsasadarra (Bizkaian), eta Txingudiko badia (Gipuzkoan).
Kostaldeko hezeguneak
Kostaldeko hezeguneak ibaien eta itsasoen arteko guneak dira, eta bioaniztasun handia dute. Ekosistema horiei konglomeratuak deitzen zaie; dunak, padurak, itsasgoraren eta itsasbeheraren artean sedimentu finez osatutako eremuak, ur irekiak eta abar dituztelako.
Izan ere, ibaiek, itsasoratzen direnean, bidean bildutako partikulak (limoak) metatzen dituzte eremu horietan, eta egoera horrek ekosistema emankorra sorrarazten du. Hala ere, eragozpenak izaten dira landaredia finkatzeko, gazitasuna handia delako, eta substratua, aldiz, oso fina eta aldakorra izaten delako. Mareagora dagoenean, limoak estali egiten dira, eta horrek fotosintesirako eguzkiaren argia mugatzea dakar.
Uraren sakontasunaren arabera, landare batzuk edo beste batzuk egokitzen dira hobekien, eta faunari ere berdintsu gertatzen zaio. Hala, hegaztiak eta anfibioak dira espezie ugarienak. Kontuan hartu behar da, espezie asko daudela guretzat ikusezin direnak: uretan, lohietan eta hareetan ornogabe kopuru kontagaitza bizi da (anelido poliketoak, txirlak, izkirak, eta abar), eta horiek ornodunen oinarrizko dieta osatzen dute.
Ornodun asko bizi da hezeguneetan: itsas hegaztiak, antxetak, itsas enarak, basahateak, txilinportak, urolioak, lertxunak, eta beste zangaluze handi batzuk, eta lohietako hegaztiak, arrainak eta anfibioak. Dena den, espezie mota ugari ikus daitezkeen arren, paduran ez da ugaztun eta narrasti askorik izaten.
Padurak oso garrantzitsuak dira hegaztientzat, hegazti migratzaile askok eskala gisa erabiltzen baitituzte gune horiek nazioarteko bidaia luzeetan zehar, atsedengune eta elikagune gisa. Europa iparraldeko hegaztiak, neguan elikagai gutxi izaten dutenez, eskualde beroetara joaten dira (Iberiar penintsulako hegoaldera, Afrikara...). Horien artean, hainbat kaio espezie ikus ditzakegu, lertxunak Udaberrian, migrazio-fenomenoa gertatzen da berriro, baina hegoaldetik iparraldera. Garai horretan, txilinporta txiki eta kopetazuri ugari izaten da. Udazkenean, iraila eta urria izaten dira hegaztiak ikusteko hilabeterik aproposenak, eta udaberrian, aldiz, maiatza.
Hezeguneak zainduz
Makina bat gauza daude egiteko hezeguneak zaindu nahi badira. Ezinbestekoa da erakunde publiko eta pribatuek ingurumen-hezkuntza bultzatzea, herritarrak hezeguneen kontserbazioan inplikatzea, eta jendearen parte-hartzearen bitartez, kontserbazio hori bermatzea. Hainbat gauza egin daitezke horretarako: ingurumenaren interpretazio-zentroetara joaten den jendeari informazioa eman, naturaren behatokiak eraiki... otsailaren 2an Hezeguneen Nazioarteko Eguna denez, data egokia da hausnarketa egiteko.

Ez dago diru askorik gastatu beharrik, ezta motxilatzarrik prestatu beharrik ere. Euskal Herrian hezegune asko ditugu, eta autoa hartuz gero, erraz helduko gara horietakoren batera. Beheko mapan, Euskal Herriko hezeguneetako batzuk dituzue. Egunpasa egiteko, eta naturaz gozatzeko, plan hoberik ba ote? Orain, zuena da aukera. (Iturria: Euskal Herriko hezeguneak. Mikel Estonba. Elhuyar)
1. Barre eta Txiberta. Itsasertzeko urmaelak.
2. Plentzia. Itsasadarra/padurak.
3. Hiruiturrieta. Zohikaztegiak.
4. Etxekortia. Urmael karstikoa eta ibaiertzetako basoak.
5. Ezkaurre. Glaziar-jatorrizko hezegunea.
6. Biasteri. Urmaelak eta ureztaketa-urmaelak.
7. Salburua. Lautadako ibaien inguruetan sortutako urmaelak.
8. Peñalen. Ibar-basoak eta ferra-aintzirak.
9. Las Cañas. Urtegia eta ibaiertzetako basoak.
10. Laño. Mehatze urmaelak.
11. Gesaltza-Kaizeido. Gatzagak eta hezeguneak
12. Txingudi. Itsasadarra eta padurak.

Ibilbideak