Azoka Beganoa egingo dute Bilboko Santutxu auzoan, larunbatean

Azoka Beganoa egingo dute Bilboko Santutxu auzoan, larunbatean Azokaz gain, hitzaldiak, ikuskizunak eta bazkari solidarioa antolatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azoka-beganoa-egingo-dute-bilboko-santutxu-auzoan-larunbatean/@@download/image/MG_0970-scaled-800x533.jpg
2026/04/17

Testua: Maitane Legarreta
Argazkiak: Animalistak

Azokaz gain, hitzaldiak, ikuskizunak eta bazkari solidarioa antolatu dituzte.
Azoka Beganoa egingo dute Bilboko Santutxu auzoan, larunbatean

Bilboko Animalistak talde antiespezistak Bilboko Azoka Beganoaren bosgarren edizioa egingo du larunbatean. Antolatzaileen hitzetan, "animalien askapenaren, kontsumo arduratsuaren eta bizimodu jasangarrien aldeko topagune irekia" izango da.

Ekimen honen helburua "gizakiz besteko animaliekin dugun harremana birpentsatzea eta antiespezismoa ezagutaraztea" da. "Animalien gorputzak esplotatu eta merkantilizatuko ez dituen gizartea ehuntzea posible dela" erakutsi nahi dute.

Santutxu auzoko Karmelan izango da azoka, goizeko hamarretan hasita. Egun osoan zehar, Flash Tatoo, informazio postuak eta barra izango da, eta baita janari postuak ere. Neurodibergentzia eta antiespezismoaren inguruko hitzaldia egingo dute hamaika eta erdietan, eta ondoren, ordu batean, heziketa beganoaren aldeko apustua egin duten amen arteko elkarrizketa izango da.

Ordubete geroago, ordu bietan, herri bazkari solidarioa antolatu dute. Aurrez eman behar da izena animalistakbizkaia@gmail.com helbidean. Arratsaldean, berriz, ikuskizuna, hitzaldia, trivial antiespezista jolasa, eta euskal dantzak izango dira.

Sarrera doakoa izango da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartu eta gai honen inguruan hausnartzera.