Gure osasuna, nano-roboten esku

Gure osasuna, nano-roboten esku Medikuntza eta robotak estuki lotuta daude; ez da zientzia fikzioa, etorkizuna baizik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gure-osasuna-nano-roboten-esku/@@download/image/14610001936259.jpg
2017/09/18
Medikuntza eta robotak estuki lotuta daude; ez da zientzia fikzioa, etorkizuna baizik.
Gure osasuna, nano-roboten esku

Zientzia fikziozko filmek askotan ohartarazi digute roboten arriskuaz, baina industria eta zientzia aurrera doaz etengabe, eta konturatzen ez bagara ere,  geroz eta gehiago, roboten menpe bizi gara.

 

Azken berrikuntza teknologikoak medikuntzarekin estuki lotuta doaz. Hala, robotek egun sendaezinak diren gaixotasunak osatzen lagunduko digute etorkizun hurbilean. Nano-robotekin lanean dabil Kataluniako bioingeniari Samuel Sánchez; nano-robot horiek eguneroko bizitzan sekulako eragina izan dezakete, batez ere, gure osasunean.

 

Hala, nano-robot horiek gure gorputzean sartu eta zainetatik bidaiatzeko ahalmena izango dute, gaixotasuna dagoen lekura iritsiz eta zelulak erreparatuz. Sánchezen esanetan, minbizi mota gehienak sendatzen lagundu dezakete etorkizun hurbilean. Zientzia fikzioa dirudien arren, geroz eta gertuago dagoen errealitatea dira robotak.