Josetxu Piperrak-en abesti bat erretiratu dute, Guardia Zibilaren salaketa baten ostean!
El Dromedario Records S.L diskoetxeak esan du Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band taldearen ‘OVNI’ abestia erretiratuko duela Guardia Zibilaren Justizia Elkarteak hala eskatuta, "beraien irudiarekiko iraingarria eta kaltegarria delako".

Abestia erretiratzeko akordioa, Barañaingo bake-epaitegian sinatu dute bi alderdiek -diskoetxeak eta guardia zibilak- . Musikariak ordea ez dira agertu.
Hemen duzu abestiaren bideoklipa: