'Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa' bekarako deialdia martxan

'Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa' bekarako deialdia martxan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giza-eskubideak-eta-sorkuntza-artistikoa-bekarako-deialdia-martxan/@@download/image/montehermoso_be_1460102405.jpg
2016/04/08
berria
Kulturgintza eta Giza Eskubideak uztartuko dituen proiekturen bat buruan baduzu, hau da zure aukera! Laugarren urtez, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak 18.000 euroko diru-laguntzarako deialdia zabaldu dute

Giza Eskubideen mundu mailako egoeraren inguruan gogoeta eta azterketa kritikoa sustatuko duen kultura eta/edo arte proiektu bat hautatzea du xede deialdi honek.

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak 18.000 (BEZ barne) bideratuko ditu horretara; eta Montehermoso espazioa bera zein bertako tresneria teknikoa, baita aholkularitza nahiz giza baliabideak ere jarriko dituzte proiektuaren eskura.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 6an itxiko dute.

Informazio gehiago: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org