Gimnasiora behingoz joan nahi? Probatu zirikatzen zaituen app-a

Gimnasiora behingoz joan nahi? Probatu zirikatzen zaituen app-a Urtarrileko asmo onak alde batera utzi dituzula badakigu, baina lasai, oraindik garaiz zaude! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gimnasiora-behingoz-joan-nahi-probatu-iseka-egiten-dizun-app-a/@@download/image/skinnyban20f-2-web.jpg
2018/02/06
berria
Urtarrileko asmo onak alde batera utzi dituzula badakigu, baina lasai, oraindik garaiz zaude!
Gimnasiora behingoz joan nahi? Probatu zirikatzen zaituen app-a

Abusive Gym Reminder izena du, eta gimnasiora bueltan eramango zaitu. Ez gaituzula sinisten? Duela zenbat aste ez zarela spinningera joan? Edo zunbara? Edo igerilekura? Gaizki sentitzen zara? Ba horixe egingo dizu doako app honek; zirikatuko zaitu, gimnasiora bueltatu arte.

 

 

Zuk neurtu dezakezu app-aren iseken gogortasun maila; hala, aste honetan nagitasunak gimnasiotik aldentzen bazaitu, aplikazioak honako mezuak bidaliko dizkizu: "Gaur ez zara gimnasiotik pasa, ziur bakarrik hilko zarela". Gogorregia zuretzat? Halako mezurik jaso nahi ez baduzu, mugitu ipurdia!

 

Eta nola daki app-ak kirola egiten ibili zaren edo ez? Oso erraz, GPS bidez. Hala, gimnasio bat edo hainbat lekuren kokapena txertatu dezakezu, ondoren zure errutina programatu, eta bakarrik betetzea geldituko zaizu. Otsailean gaude oraindik eta ez da berandu urte hasierako asmo onei berriro ekiteko; animo!!