GAZTEZULO TOP 10: 2022KO ALBISTERIK IRAKURRIENAK!
10: "

Plazer sexualaren ikerketa berri batek emakumeen eta bulba duten pertsonen zoru pelbikoa aztertu du orgasmo patroi ezberdinak sailkatzeko. Jaione Dagdrømmerrek idatzitako albiste hau urteko irakurrienen artean dago, 10 postuan zehazki.
9:

Maitane Legarretak Nerea Aranbururi egindako elkarrizketa ere asko gustatu zaizuela dirudi. Aranburu erizaina da ogibidez, baina beste hamaika kontutan ere aritzen da bere denbora librean: antzerkian, esketxak egiten, TikTok bideoak, 'Atzean Zuloa' saioa, zein proposatzen dioten edozein gauzatan, ezezkorik esaten ez dakiela aitortu baitu. Umorea du bizipoz, eta umorea egiten jarraitzeko asmoa du.
8:

7:

Zerrenda 2021eko urte amaieran argitaratu zen arren, badirudi Gaizka Izagirrek partekatu zuen gomendio zerrenda honek ere harrera ona izan duela 2022an.
6:

Sexumatoia atalak ikusmin handia sortzen du irakurleon artean eta badirudi Uxue Razquin, Erein argitaletxeko editoreari, egindako hau izan dela arrakastatsuena.
5:

Aldizkarian aurten estreinatu ditugun atalen artean Zirt Zart izenekoa topatuko duzue. Antton Telleriari egindakoa izan da aurtengo irakurriena (webgunean behintzat).
4:

Nazioarteko ikerketa honek 112.000 parte-hartzaileren jokabideak behatu zituen, lo egiteko orduen eta lotan igarotzen den denboraren artean loturarik ba ote den aztertu ahal izateko.
3: '

Berdinketa egon da hirugarren postuan, Jaione Dagdrommerrek
2:

Maitane Legarretak narrazio eder batzuk idatzi zituen udan, eta badirudi gehien gustatu zaizuena ala behintzat gehien irakurri dena zazpigarrena izan dela. "Infernuko soinua. Goizeko zazpiak dira eta iratzargailuak jo du. Lasai asko bizi izan naiz oporretan halako zarata higuingarririk entzun gabe. Jaiki egin beharko dut, ama altxatzeko garaia dudala esatera etorri baino lehen..." Osorik irakurri
1:

Badirudi zerrendak asko gustuko dituzuela. Astebete ez da igaro hau argitaratu genuenetik, eta urte osoko albisterik irakurriena izan da, ikaragarria!
