Ikerketa batek lotara joateko ordurik onena zein den zehaztu du
Lo egiteko garai egokiena topatzea zeregin konplexua izan liteke. Ez soilik gure lo-zikloak arautzeko zailtasunengatik, baita plataforma digitalen etengabeko presentziagatik ere. Azken hauek pantailari itsatsita mantentzen gaituztelako gaueko ordu txikiak arte.
Egoera honen aurrean, nazioarteko ikerketa berri batek lo egiteko ordurik egokiena zein den zehaztu nahi izan du. Helburua? Gure osasunean onurak eragitea.
Ikerketako adituek emandako datuen arabera miokardio infartuak pairatzeko arriskuak murriztuko genituzke 6-10 ordu lo eginez gero, beste bihotz eta garuneko arazoekin batera. Ikertzaileen arabera, lotara joateko ordu onena 22:00etatik 00:00ak arteko tartea da. Tarte honetan ohera joanez gero bihotzeko arazoak garatzeko arriskuak gutxituko genituzke. Ordu tarte horretatik kanpora lo eginez gero, patologia bat pairratzeko arriskuak hazi egin litezke 35-70 urteko pertsonen artean.
Ondorio hauetara iristeko, zientzialariek 21 herrialdetako 112.198 pertsonaren lotarako orduak aztertu dituzte bederatzi urte eta bi hilabetetan zehar.

