Gasteizko Gaztetxea mehatxupean

Gasteizko Alde Zaharreko gaztetxeak hamahiru urteko historia du. Mota guztietako hamaika ekimen egin dira bertan. Udalak, ordea, gaztetxea lurrera bota nahi du, baina gaztetxeko kideak ez daude etsitzeko prest.
1998ko apirilaren 28an, Arabako zaindari Prudentzio Deunaren egunean alegia, 250 bat lagun Fariñas plazatik manifestazioan abiatu eta egun Gasteizko Gaztetxea dena okupatu zuten Alde Zaharrean. Eraikina Gotzaigoarena zen, garai bateko lorazainaren etxea, eta oso egoera kaskarrean zegoen. Azken urte hauetan, eraikina txukuntzeko, lanean burubelarri jardun dute gaztetxeko kideek eta orain etxea goitik behera eraberrituta dago. Taberna, komunak, liburutegia, ganbara, aretoa, terraza, tailerra eta hainbat talderen beharretara egokitutako bestelako gelak ditu. Lan hau inoren dirulaguntzarik gabe egin dute gazteok.
Aitzitik, gazteek hamahiru urte t´erdi Muinoko etxea deitutakoa berreskuratzen eta auzoari bizitza ematen igaro dituzten arren, inoiz baino handiagoa da Gasteizko Gaztetxea galtzeko arriskua. Alfonso Alonso alkateak gaztetxea itxiko zuela eta eraikin hori "hiritarrentzat berreskuratuko" zuela adierazi zuen urriaren hasieran. Orduz geroztik, Muinoko etxeko lagunek euren etxea defendatzeko borrokan inoiz baino tinkoago darraite.
Auzotarren iritzia gora eta behera
Alkateak, gaztetxea ixteko eta eraikina lurrera botatzeko egitasmoa argudiatzeko, auzotarren ustezko iritzira jo du. Izan ere, Alonsok dioenez, Alde Zaharreko bizilagunak gaztetxearen aurka daude eta auzoaren garapenerako eta ongizaterako arazo dela uste dute. Aitzakia horretaz baliatuta, Alonsok nahi du, eta halaxe jaso da Alde Zaharreko Berriztapen Osorako Egitasmoan, Gaztetxea eraitsi eta bertan behatoki-dorre bat eraiki, Gasteizko "bosgarren dorrea" bezala ezaguna dena. Hala ere, oposizioko indar politikoak (EAJ-EA, Batasuna eta EB-IU) PPren asmoaren kontra agertu dira eta ez diote inolako sostengurik eman proposamenari. PSE-EEk, berriz, ez du ez alde batera ez bestera jo.
Hau dena Udalean gertatu den bitartean, gaztetxeko gazteen ahotsa sekula baino ozenago entzun da kalean. Okupatutako etxeak auzotarren babesa duela nabarmendu nahi izan dute aurrena, baita azken hamahiru urteotan eraikina berritzeko lan handia egin dela ere, eta gaztetxea gazteei alternatibak emateko gunea dela. Halaber, salatu dutenez, alkatea ez da inoiz gaztetxeko kideekin elkarrizketatzeko prest agertu eta erabakiak bere kabuz hartu ditu. Alkatearen mehatxuaren ondotik, salaketa kalera ateratzea erabaki zuten gazteok eta Gasteizen manifestazio jendetsua egin zen urriaren 13an. Bertan, milaka lagunek gaztetxeari sostengua adierazi zioten.
Inkesta adierazgarria
Gaztetxeko lagunen arabera, betidanik jakin nahi izan dute auzokideen iritzia eta nahi horren isla dira 1993an eta aurten ere auzokideei eta Alde Zaharrean dabiltzan gazteei egindako inkestak. Bi ikerketa hauek Cesar Manzanos soziologoak egin zituen. Azken galdeketaren arabera, auzotarren %81,3 gaztetxea behera botatzearen kontra daude, eta %2,9, berriz, alde. Gazteen artean ere gehienek ez dute etxea eraisterik nahi, %90,2k hain zuzen ere. Halaber, azpimarratzekoa da auzokideen %8,4ren ustez, gaztetxeak auzoko bizimoduari kalte egiten diola. Gainerakoentzat, berriz, eragin ona du.
Udalaren egitasmoa, dena den, ez da gaztetxeak azken boladan jasandako eraso bakarra. Izan ere, urriaren amaiera aldera ezezagun batzuek su eman zioten ateari, eta hura belzteaz gain, zenbait zulo egin zizkioten.

Gizarte mugimenduek eta jende askok eta askok Alde Zaharreko gaztetxera jo dute hamahiru urteotan mota guztietako ekimenak antolatzeko. Hainbat arlotako taldeek gaztetxearen baliabideak erabili dituzte: aisialdia, musika, antzerkia, antimilitarismoa, kontrainformazioa, internazionalismoa, sexu askapenerako taldeak, feministak, errepresioaren kontrakoak, ekologistak, dantzariak... Horiek guztiak gaztetxearen parte izan dira eta bertan tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, bilerak, mahai-inguruak, kontzertuak eta bestelakoak egin dituzte. Azken urte honetan, esaterako, garrantzi berezia izan dute ikastaroek, non ideologia desberdinei buruz jarduteko parada izan den unibertsitateko irakasleen laguntzarekin.

Hamaika ekimen hamahiru urtetan

Gaztetxean azken urteotan egindako ekimenak
URTEA | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 |
Hitzaldiak | 8 | 6 | 12 | 10 | 15 |
Musika emanaldiak | 48 | 60 | 52 | 56 | 54 |
Tailerrak | 5 | 5 | 7 | 9 | 10 |
Antzerkiak | 10 | 12 | 10 | 15 | 13 |
Ikastaroak | - | - | 2 | 2 | 6 |
Txotxongiloak | 3 | 2 | 4 | 1 | 5 |
Kolektiboen jaiak | 17 | 20 | 28 | 30 | 35 |
Bideo emanaldiak | 2 | 10 | 24 | 30 | 36 |