Felliniren unibertsoa

Felliniren unibertsoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/felliniren-unibertsoa/@@download/image/20119154362fellini_federico_03.jpg
2012/12/13
berria
Federico Felliniri buruzko erakusketa jarri dute ikusgai Donostiako San Telmo museoan. Zinema modernoaren maisu handienetako baten unibertsoa, La dolce vita, Amarcord edo Emakumeen hiria bezalako filmak inspiratu zituzten marrazkiak, argazkiak, aldizkariak, elkarrizketak, film zatiak…  

Federico Felliniren (Rímini, 1920 – Erroma, 1993) obra erabat berezia eta pertsonala da. Bere filmeetan narrazioaren arauak aldatu eta zinemaren zinemaren interpretazio berri bat sortu zuen, zinemaren modernotasunaren aitzindari bihurtuaz. Gaztetan kalean karikaturak egitetik bizi zena, hogeita gehiago film egitera eta zuzendari europar laudatuena izatera iritsi zen; tartean ingelesa ez den hizkuntza batean egindako filma onenaren Oscarra eta bere ibilbide osoagatik jaso zuena.

Erakusketak Ilusioen zirkua darama izenburutzat lau eremu berezitu izango ditu: Fellini eta herri kultura, Fellini lanean, Emakumeen hiria eta Asmakuntza biografikoa. Fellinik nola sortzen zuen agertzea eta haren zinema gertuko begirada batetik erakustea da helburua. Bere inspirazio iturri izandako irudiak, berak sorturiko marrazkiak (batzuk egundaino argitaratu gabeak) eta bere sorkuntzan oinarrizkoak izan ziren gaiak (erlijioa, emakumea, psikoanalisia eta ametsak, haurtzaroa, komunikazioa…) erakusten ditu 400 pieza baino gehiagoren bidez.

Azaroaren 13ra bitartean egongo da erakusketa ikusgai. Erakusketari lotuta bisita gidatuak, hitzaldiak, zinema zikloak eta argitalpenak eskaintzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek. Sarrera doan.