Extra-lurtarren soinuak

Extra-lurtarren soinuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/extralurtarren-soinuak/@@download/image/17p34-1_1369946129.jpg
2002/04/05
erreportajea
Xabier Martinez de Arbulo
Extra-lurtarren soinuak
Adimen bizitzaren bila... lurretik kanpora

Oraingo honetan sarea proiektu handi baterako erabiliko dugu. Hau da, gure ordenagailuaz galaxiako beste toki batzuetan adimendun-bizitzaren arrastoak bilatzen lagunduko dugu. Askotan egoten gara etxean edo bulegoan, ordenagailua erabili gabe, gure pantaila salbatzaile ezinederragoan lagunen argazkiak edo patata frijitu dantzariak agertzen diren bitartean… Horixe pentsatu zuten, hain zuzen, David Gedyek eta Craig Kasnoffek, gabonetako festa batean, gizakiak inoiz ezagututako munduko ordenagailutzarrik handiena sortzea otu zitzaienean. Seti@home izena du proiektuak eta guk ere bertan parte har dezakegu.

SETIk Search of Extraterrestrial Intelligence esan nahi du, hau da, Extralurtar Adimen Bila. Sinesgogorrek jakin beharko lukete eguzkia Via Lactea gure galaxiako 400 bilioi izarretako bat besterik ez dela. Eta Via Lactea oso handia den arren, unibertsoan dauden bilioika galaxietako bat baino ez dela. SETIren orrialdetik (setiathome.ssl.berkeley.edu/) jasotako datuak dira hauetxek. Beraz, hain eremu zabalean bizitzarik egotea ez litzateke harritzekoa izango, ezta?
Lehenik eta behin, Star Trek-zale guztiek jakin behar dute orain arte ez dela inongo baieztapen zientifikorik izan extralurtar espazio untzien begiztatzeari buruz. Horrez gain, galaxia batetik bestera  bidaia egitea pentsaezina da, energia gastua izugarri handia izango litzateke eta. Beraz, espaziountzitxoak bilatu beharrean, zerbait logikoagoa egin dezakegu, hau da, irrati uhinak bilatzea. Izan ere, gehiegi garatu ez den edozein zibiliziok ere irrati uhinak airera litzake.

SETI@home proiektuak munduko radioteleskopiorik handienak, Arecibokoak, bildutako soinuak aztertu eta aztertze programa egiten ari diren milaka ordenagailuetara bidaltzen ditu. Programa honek pantaila salbatzailea jarrita dagoenean baino ez du lan egiten, hau da, ordenagailua ezertarako erabiltzen ari ez garenean. Beraz, une horretan zerbait baliagarria egin dezake gure ordenagailuak. Aipatutako programa sarean bertan aurki dezakegu eta edozein plataformatan erabil daiteke (Macintosh, Linux, Windows, Windows N, Solaris, Unix…).

Gure gomendioa



Esan bezala, Aerociboko radioteleskopioak unibertsoan sortutako soinuak jasotzen ditu. Zuzenean soinu hauek entzun nahi badituzue, hona hemen helbidea:
cxn.exploratorium.edu/arecibo.ram