Euskaraldia, 11 egunez euskaraz aritzeko erronka

Euskaraldia, 11 egunez euskaraz aritzeko erronka Euskaraldia aurkeztu dute, 11 egunez euskaraz egitea sustatzeko ekintza. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaraldia-11-egunez-euskaraz-aritzeko-erronka/@@download/image/Captura de pantalla 2017-11-23 a las 12.50.06.png
2017/11/23
albiste-laburra
Euskaraldia aurkeztu dute, 11 egunez euskaraz egitea sustatzeko ekintza. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da.
Euskaraldia, 11 egunez euskaraz aritzeko erronka

Euskara jakin bai, baina erabilera aktibatzeko beharrari erantzuteko asmoz, hizkuntza ohiturak euskaratzeko hainbat egitasmo jarri dituzte martxan herri eta auzoetan; orain, proposamena Euskal Herri osora hedatuko da, EUSKARALDIA egitasmoari esker.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak proposatutako ekimen honetara beraz, gainontzeko euskal eragileak batu dira, Nafarroako Gobernua eta Euskal Elkargoarekin batera.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dute EUSKARALDIAren erronka; hala, 11 egun horietan, Euskal Herriko txokoetan euskara hutsean bizitzeko erronka zabalduko dute.

Proiektuaren parte hartzaileak bi roletan banatuko dituzte: Ahobizi izeneko taldekideek, lehen hitza euskaraz egingo dute beti, eta ahal den guztietan euskaraz arituko dira. Aldiz, Belarriprest taldekoek, euskara ulertzen dutenek hain zuzen, euskaldunei euskaraz egiteko trabarik ez jartzeko konpromisoa hartuko dute.