Euskal Herriko artisten akuarela lanen erakusketa jarri dute Bilboko Ondare aretoan

Euskal Herriko artisten akuarela lanen erakusketa jarri dute Bilboko Ondare aretoan Formatuko handiko 70 artelan izango dira ikusgai urriaren 15era arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-artisten-akuarela-lanen-erakusketa-jarri-dute-bilboko-ondare-aretoan/@@download/image/1010425255_202207201219583401300_22792.jpg
2022/07/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Formatuko handiko 70 artelan izango dira ikusgai urriaren 15era arte.
Euskal Herriko artisten akuarela lanen erakusketa jarri dute Bilboko Ondare aretoan

Nazioarteko Akuarela Sinposioaren XXV. edizioa irailaren 26tik urriaren 1era izango da Bilbon, eta ekitaldi horren aitzakian, Euskal Herriko artistek eginiko akuarela lanen erakusketa zabaldu du Euskal Akuarelisten Elkarteak. Elkarteko kide diren Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 70 artisten formatu handiko akuarelek osatzen dute erakusketa, eta antolatzaileen arabera, "oso desberdinak dira, akuarela lantzeko moduari zein gaiari dagokienez, akuarelaren teknikaren tratamendua guztiz pertsonala baita eta egile bakoitzaren estiloari erantzuten baitio". Aniztasun hori obren gaian eta konposizioan ere islatzen dela nabarmendu dute, paisaia, irudi eta obra abstraktuak baitaude.

Akuarelisten Euskal Elkarteak historia luzea du. Akuarelista talde batek Akuarelaren I. Areto Nazionala antolatu zuen Bilbon 1945ean,  eta, hark izan zuen arrakastak bultzatuta, elkartea sortu zuten.