Dantz’Haka: errugbia eta dantza

Dantz’Haka: errugbia eta dantza Ostiralean (abuztuak 4, 21:30ean) Barkoxen emango dute kirola eta kultura uztartzen dituen ikusgarri berezi hau https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantz2019haka-errugbia-eta-dantza/@@download/image/DANTZAHAKA_3.jpg
2017/08/03
albiste-laburra
Ostiralean (abuztuak 4, 21:30ean) Barkoxen emango dute kirola eta kultura uztartzen dituen ikusgarri berezi hau
Dantz’Haka: errugbia eta dantza

Etxahun elkarteak luzez elkarrengandik aldenduta baina Zuberoako gazteen bizitzetan oso sartuta egon diren bi mundu nahastu ditu Dantz’Haka ikuskizunean. Errugbia eta dantza uste baino hurbilagokoak direla erakutsi nahi dute.

Hala, guztira Zuberoako 50etik gora herritar gaztek plazaratuko dute ikusgarria eta, kirola nahiz kultura nahastuta, Euskal Herriko historiako hiru gertakari garrantzitsu ekarriko dituzte gogora:

Batetik, Orreagako gudaz ariko dira: “778ko agorrilaren 15ean euskaldünen garaipen handiena, Karlo handiaren armada xehatü beitzüen euskaldünek”. Bestetik, Matalazen historia ere ekarriko dute: “Xiberoa sühartü zen 1661ean, Louis XIV erregeari oldartü beitziren xiberotarrak eta haren bürü Matalaz apeza.” Eta, hirugarrenik, Gernikako bonbardaketa oroituko dute: “1937ko apirilaren 26an Hitler-en hegazkinek Gernikako herria bonbardatü züen Frankoren süstengatzeko. Euskal libertateen herria erraustü nahi izan züen”.

50 antzezlek, 10 bat soinu jolek, hainbat dantzari eta abeslek eta beste hainbat teknikarik egiten dute Dantz’Haka. Hurrengo emanaldia (bigarrena eta, momentuz, azkena) ostiral honetan (hilak 4) izango da 21:30ean Barkoxen. Sarrerak 13 euroren truke dira salgai (doan 12 urte arte).