Burujabetzari buruzko kontsultak Katalunian

166 herritan burutu dute independentziaren inguruko kontsulta Katalunian. 200.000 lagunek eman dute botoa, herri horietako hautes-erroldaren %30, eta independentziaren alde azaldu da %95. Otsailean eta apirilean kontsulta beste ehun bat herritan egingo dutela iragarri dute. Bartzelonako unibertsitateak buruturiko inkestaren arabera, erreferendum ofizial bat egingo balitz, emaitza honakoa litzateke: %50,3 alde, %17,8 kontra eta %24,6ko abstentzioa.