Buru-nahasmenduak erakusten dituzten hamaika film
Nicole Torres Menschig psikologoak buru-nahasmenduak dituzten pertsonaiak erakusten dituzten pelikulen zerrenda egin du Instagrameko argitalpen batean. Torresen hitzetan, "pelikulek asko irakats dezakete emozioen eta osasun mentalaren inguruan. Pertsonaiek beren gatazkak nola bizi dituzten ikusteak gure eguneroko bizitzako ereduak, emozioak eta jokabideak ezagutzen laguntzen digu".
Hori dela eta, hamaika pelikularen zerrenda egin du psikologoak:
1. The Fight Club - Nortasunaren disoziazio-nahastea
Edward Norton aktoreak gorpuztutako pertsonaiak bigarren izaera bat garatu du haren bizitza hitsetik ihes egin nahian. Bi identitateen arteko deskonexioa, kontrol galera eta erreprimitutako traumaren ondorioak erakusten ditu pelikulak.
2. The Black Swan - Nahaste obsesibo-konpultsiboa
Psikologoak azaldu duenez, artista perfekzionisten gehiegizko autoexijentzia maila, disoziazioa eta errealitatearen hondatzearen ingurukoak kontatzen ditu.

3. Requiem for a dream - Adikzioaren edo substantzien kontsumoaren ondoriozko nahasmendua
Drogek fisikoki eta psikologikoki duten eragina azaltzen du, eta itxaropenik eza eta kontrola galtzea azpimarratzen ditu.
4. Silver lining's playbook- Nahasmendu bipolarra
Gizon bat ospitaletik atera da gertakari maniako bat izan ondoren, eta bizitzarekin aurrera jarraitu nahian dabil. Medikazioaren eta harremanen ondorioak, inpultsibitatea eta emozio aldaketak erakusten ditu. Bradley Cooper eta Jennifer Lawrence dira protagonistak.

5. Girl interrupted - Mugako nortasunaren nahasmendua
Benetako istorio batean oinarrituta dago. Harreman ezengokorrak, inpultsibitate jokabideak eta hustasun emozionala islatzen ditu.
6. A Beautiful Mind - Eskizofrenia paranoidea
John Nash matematikariaren bizitzan oinarrituta dago, eta entzumen-haluzinazioak eta eldarnio pertsekutorioak nolakoak izan ohi diren azaltzen du, eta baita horrek guztiak bere bizitzan eta lanbidean izandako eragina ere.

7. Cake - Min kronikoaren eta depresio postraumatikoaren nahasmendua
Jennifer Aniston aktoreak min fisiko eta emozionalaren artean harrapatuta dagoen emakume baten rola du filmean.
8. Good Will Hunting - Saiheste-atxikimenduaren nahastea eta trauma
Adimen handiko mutil bat umezaroko traumen eta bere burua babesteko saiheste-atxikimenduaren arteko gorabeherekin dabil. Terapiak bere garapenean lagunduko dio.

9. The Perks of Being a Wallflower - Trauma osteko estresaren nahasmendua
Nerabea da filmeko pertsonaia nagusia eta erreprimitutako umezaro garaiko abusu oroitzapenei aurre egin behar die, eskolara egokitzearekin batera. Traumak memorian duen eragina, isolamendu emozionala eta ingurukoen babesaren premia nabarmentzen ditu pelikulak.
10. Ordinary People - Doluarengatik sortutako depresioa
Nerabe bat dolu prozesuan dago arreba hil ondoren. Terapia prozesuak eta familiako dinamika ez osasuntsuak erakusten ditu.

11. Temple Grandin - Autismoaren espektroaren nahastea
Benetako istorio batean oinarrituta dago, eta pertsonaia nagusiak oztopo sozialak eta sensorialak gaindituko ditu abere-industria iraultzeko. Neurodibertsitatearen errealitatea ezagutarazten du.
Zer iruditzen zaizu Nicole Torresek egindako zerrenda? Ikusi ez badituzu, baduzu nondik hasi! Gozatu!
