Bientzako hilabetea

Neskak askoz ere irekiagoak dira hilabeteko egun batzuetan besteetan baino; izan ere, hilekoa dutenean hormonak dantzan jartzen dira, eta horrek erabateko eragina du haiengan: umorean, sexuan, sentikortasunean
Hilekoari buruzko informazioa izatea komeni zaigu denoi. Neskei, euren burua hobe ezagutzeko. Mutilei, bikotekidearekin, lagunarekin edo pisukidearekin hobe konpontzeko.

Egunak: 1etik 5 era
Neskak: Hilekoaren lehen egunetan, estrogeno hormonaren batez bestekoa jaitsi egiten da. Aldarte txarrean eta urduri zaude, eta lo hartzea kostatzen zaizu. Etxea txukundu, arropa garbitu, armarioko anabasa antolatu Ez zaitzala "etxekoandrearen sindromeak" harrapa! Lasai zaitez, eta utzi egunak patxadan joaten. Oro har, emakumezkoak sexu kontuei zabalik egoten gara hilekoaldi osoan. Hala ere, egun batzuetan beste batzuetan baino gogo handiagoa dugu horretarako. Egun hauetan, ez duzu sexu jolasetan aritzeko gogo askorik izango.
Mutilak: Argi izan ezazu: zure neska, laguna edo pisukidea, 28 eguneko hilabete horren lehendabiziko egunetan dago. Ez ezazu gehiegi zirikatu, alderantziz baizik: maite ezazu, laztandu ezazu, eta "etxekoandrearen sindromeak" jota egonez gero, lagundu ezazu. Horrelako egunetan, neskek maitatuta sentitu nahi dute. Neskarekin larrua jotzeko gogoz zabiltzala? Ziurrenik, beste baterako utzi beharko duzu; izan ere, oso litekeena da berak gogorik ez izatea. Hala ere, batek daki: orgasmoa lagungarria izaten da beti!

Egunak: 6tik 9ra
Neskak: Hobe sentitzen zara, lasaiago. Zergatik? Endorfinek gora egin dutelako, eta ondorioz, gustura zaudelako. Sexurako gogoa ere bizitzen sentituko duzu, eta aldarte onean egongo zara: ideia eta proiektu berrietara, proposamenetara, hitzordu berezietara Horrek ez du esan nahi proposatutako guztia onartzeko prest zaudenik, ezta gutxiagorik ere.
Mutilak:Aspalditik esan nahi zenion hori esateko unea heldu da: entzuteko prest izango duzu-eta. Beraz, ez galdu aukera. Bikotekidearekin xirri egin nahi al duzu? Esaiozu maitasunez. Agian gogoa izango du, baina baietza ez dago ziurtatuta. Beraz, tentuz ibili. Eta lasai, beti lasai ibili.

Egunak: 20etik-14era
Neskak:Obulatzen ari zara, eta hormona androgenoak ugaritzen ari dira. Ikerketa batzuen arabera, sentikortasuna areagotu egiten da egun hauetan, eta ondorioz, hobe ikusi, entzun eta usaintzen duzu. Gainera, sexu jolaserako prest sentitzen duzu zure burua: izan ere, halako berotasuna sentitzen duzu gorputz osoan Zeren zain zaude?
Mutilak: Goxoa izan zaitez; afari ederra prestatu, eta zurekin batera afaltzeko gonbita egin iezaiozu. Eta ligatu nahi izanez gero, ez ahaztu: dutxa eder bat hartzea komeni zaizu! Izan ere, ikerketa batzuen arabera, emakumeen usaimen ahalmena handitu egiten da egun hauetan.

Eguna: 15a
Neskak:Sexuan aritzeko irrikitan zaude. Horregatik, zure jantzien azpian, arropa sexya jantzi duzu. Guda margoak ere poltsan dituzu, eta jakina, baita sexuan aritzeko "txano" edo preserbatiboak ere. AEBetan egindako ikerketa baten arabera, hilekoaldiaren 15. egunean bikotekidearena ez den ohe batean amaitzeko aukera handiagoa dugu emakumeok. Bestalde, egun hauetan inoiz baino gehiago goza omen dezakegu sexuarekin.
Mutilak:Laguna edo pisukidea kalera lagundu ezazu, ligatzeko gogoz dago eta. Harekin ondo konpondu nahi izanez gero, eskua luzatzea ez dago sobera. Bestalde, neskarekin sexuan aritu nahi zenuke, eta hura ere prest dago, baina kontuz: ez du zertan zurekin izan behar! Goxo tratatu ezazu. Egia da sexu egarriz dagoela, baina beste faktore batzuek ere eragina dute libidoan. Beraz, gauza guztien gainetik, ondo zaindu ezazu. Ohean sexu jarrerak aldatzeko, eta gauza berriak probatzeko egun aproposak.

Egunak: 16tik 23ra
Neskak:Estrogenoak jaisten ari dira berriro ere. Likidoak gordetzeko erraztasuna dago halako egunetan, eta beraz, inoiz baino potoloago ikusiko duzu zure burua. Ez ezazu ispilua gehiegi begiratu, eta begiratzekotan, zure burua maitatzeko izan dadila! Triste sentitzen zara, baina ez duzu horretarako arrazoirik. Behar bada, ez duzu zure burua politegi ikusten, eta horrexegatik, iruditzen zaizu ezin duzula inorentzako erakargarri izan. Erabat uste okerra da.
Mutilak:"Ez zaitut ondo ikusten" edo "aurpegi txarra duzu" tankerako esaldiak debekatuta daude egun hauetan. Datozen egunetan isilik ibiltzea komeni zaizu, edo tentu handiz, behinik behin. Beste aukera bat da loretxo bat botatzea. Hona hemen ideia pare bat: "Oso eder zaude, bihotza", "Zu bai neska polita" Neskaren autoestimua igoko duzu, eta horixe behar dute halako egunetan. Aurrera, beraz.
Eguna: 27tik 28ra
Neskak:Zure gorputza berriro ere hilekoaren etorreraren zain jarri da. Ez da garai onena: mina duzu sabelaren behealdean eta buruan, urduri zaude Haserre egotetik triste egotera igaro zara, di-da batean. Gainera, txokolatea eta litxarkeriak jaten ari zara etengabe. Hala ere, ez diozu xirrialdi atseginari muzinik egiten.
Mutilak:Pazientzia izan, eta ez hitz egin harekin ika-mika sor dezaketen gaiez. Ekaitzaren ondoren barealdia dator beti, eta barealdia noiz etorriko zain egotea komeni zaizu. Patxadaz har ezazu. Kontuan izan: neska-laguna ez dago sexu jolasetara itxita, izan ere, orgasmoak ekaitza baretu dezake beherala. Beraz, gogoz ibiliz gero, aurrera jo . Tentuz, baina.
"Etxekoandre sindromeak" jota

Ateak zabaltzen

Berotzen hasiak

Beroaldian

Lehergailu baten moduan

Eguna: 16a
Neskak: Hilekoa izateko egun batzuk falta zaizkizu. Oso sentikor zaude, eta kritikek sekulako mina egiten dizute: sumindu egiten zaituzte erabat. Zure itxurari zorrotz epaitzen duzu, eta edozein txikikeriak haserrearen txinparta pizten du. Lasai ibili. Gogoan izan ezazu aldarte txar hori hilekoaren kontua dela.
Mutilak:Zergatik ez duzu laguntzen igerilekura edo paseatzera? Kirola egiteak endorfinak askarazten ditu, eta endorfinek gustura egoten laguntzen digute. Bera gusturago egongo da zure babesa sentituz gero. Baita zu ere, haren aieneak entzun gabe.
Ispiluari bazter

Egunak: 16tik 23ra
Neskak:Estrogenoak jaisten ari dira berriro ere. Likidoak gordetzeko erraztasuna dago halako egunetan, eta beraz, inoiz baino potoloago ikusiko duzu zure burua. Ez ezazu ispilua gehiegi begiratu, eta begiratzekotan, zure burua maitatzeko izan dadila! Triste sentitzen zara, baina ez duzu horretarako arrazoirik. Behar bada, ez duzu zure burua politegi ikusten, eta horrexegatik, iruditzen zaizu ezin duzula inorentzako erakargarri izan. Erabat uste okerra da.
Mutilak:"Ez zaitut ondo ikusten" edo "aurpegi txarra duzu" tankerako esaldiak debekatuta daude egun hauetan. Datozen egunetan isilik ibiltzea komeni zaizu, edo tentu handiz, behinik behin. Beste aukera bat da loretxo bat botatzea. Hona hemen ideia pare bat: "Oso eder zaude, bihotza", "Zu bai neska polita" Neskaren autoestimua igoko duzu, eta horixe behar dute halako egunetan. Aurrera, beraz.
Tentu handiz