Bideojokoek orain zure emozioetatik ikasten dute

Bideojokoek orain zure emozioetatik ikasten dute Adimen Artifizial afektiboak jokalari bakoitzari esperientzia pertsonalizatua eskaini nahi dio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bideojokoek-orain-zure-emozioetatik-ikasten-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2024-04-16 a las 9.14.01.png
2024/04/17
Adimen Artifizial afektiboak jokalari bakoitzari esperientzia pertsonalizatua eskaini nahi dio.
Bideojokoek orain zure emozioetatik ikasten dute

Adimen Artifiziala (AA). Gutxiago ala gehiago gustatu, gurean da eta horrela jarraituko du datozen urte eta hamarkadetan. Mehatxuak sortu baditzake ere, ezin da ukatu AAk gizakion bizitza aberasteko potentzialtasuna ere baduela. Hori, noski, bideojokoen munduan aplikatu liteke. Gure sentimenduak ulertzeko gaitasuna duten AAk gure artean daude, AA afektiboak bezala ezagutzen dira eta jada, bideojokoetan aplikatzen ari dira.

Façade bideojokoa honen adibide egokia da. Joko interaktibo honetan pertsonaia birtualekin komunikatzeko aukera dago online dagoen txat baten bidez. Bertan, bideojokoko AAk jokalarien erantzunak interpretatzen ditu, eta bere pertsonaien erreakzioak egokitu, esperientzia pertsonal eta dinamiko bat eskaintzeko.

Ez da teknologia hau erabiltzen duen joko bakarra. The Last of Us, -azken hamarkadetan kritikarik onenetakoak jaso dituena-, horren ona da. Bere AAk bideojokoko etsaien inteligentzia eta jokabideak doitzen ditu jokalariaren ekintzen erantzunen arabera. Honelakoak bizirik daudela diruditen bideojokoak dira.

Etsaiei tentuz aurre egitea gustatzen zaizu? Bada, eurak oldarkorragoak bilakatuko dira. Nahiago duzu adrenalina guztia hasieratik jaregin? Eurak defentsarako joera gehiago izango dute. Honela, AAren bitartez, bideojokoen esperientzia askoz ere pertsonalizatuagoa izango da. Etorkizunean, jokalariek ez dute bideojoko berdina jokatuko joko berean ari badira ere. Bideojokoek zurekin batera eboluzionatuko dute.

AA afektibo edo emozionalak eskaintzen dituen aukerak infinituak badira ere, mesfidantza etikoa ere sortu du. Lehenik, jokalariaren aurpegiko informazioaren, ahots tonuaren eta emozioen erabilera okerra egin liteke. Bigarrenik, garatzaileek emozionalki manipulatu lezakete jokalaria. Beraz, argi eta garbi, potentzialtasuna duen aukera bada ere, arautu beharra dago.