Bi hamarkadetan ikusi ez den “galdutako txoriaren” lehen argazkiak

Bi hamarkadetan ikusi ez den “galdutako txoriaren” lehen argazkiak Texas unibertsitateko zientzialariek “galdutako txoria” bezala ezagutzen den hegaztiaren argazkiak eskuratu ahal izan dituzte baso tropikaletan. Txori hau bi hamarkada luzetan ez da ikusia izan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-hamarkadetan-ikusi-ez-den-201cgaldutako-txoriaren201d-lehen-argazkiak/@@download/image/Captura de pantalla 2024-03-18 a las 6.58.40.png
2024/03/18
Texas unibertsitateko zientzialariek “galdutako txoria” bezala ezagutzen den hegaztiaren argazkiak eskuratu ahal izan dituzte baso tropikaletan. Txori hau bi hamarkada luzetan ez da ikusia izan.
Bi hamarkadetan ikusi ez den “galdutako txoriaren” lehen argazkiak

Lehenengo aldiz, zientzialariek Afrikako hegazti berezi honen argazkiak egin dituzte. Alcaudongo gandor horiko txoria bezala ezagutzen dena “galdutzat” ematen zirenen zerrendan zegoen American Bird Conservancy-ren irizpideen arabera, ez baita hogei urtetan bere berririk izan orain arte. 

Texaseko unibertsitateko zientzialariek hegazti honen samalda txiki bat aurkitu zuten Kongoko Errepublika Demokratikoko mendietara egindako espedizio batean.

“Esperientzia harrigarria izan zen hegazti hauekin aurkitzea. Bagenekin, agertzekotan leku honetan izango zela, baina ez nengoen prest behatzeko zein ikusgarri eta bakarrak diren” esan du Michael Harvey irakasleak. Espedizioa zuzendu zuen aditua izan zen Eli Greenbaum-ekin batera. Eurei Matt Brady ornitologoa ere batu zitzaien kongotar ikertzaile talde batekin batera. 

Taldeak 120 kilometro egin zituen oinez Itombwe mendiaren sakonetan, sei astez, hegaztiak, anfibioak eta narrastiak ikertzeko. Basoak esploratzen ari ziren bitartean Harvey eta Brady txori galduarekin aurkitu ziren. Espedizioan zehar, guztira, hemezortzi bat ikusi omen zituzten. Horregatik uste dute espezie hau oraindik osasuntsu dagoela baso galdu haietan eta “itxaropena pizten” duela aitortu du Harvey-k
. “Oraintxe bertan baso tropikal hauek babesteko urrezko aukera dugu, ez ditzagun espezie hau bezalakoak galtzen utzi” gehitu du.