Berrikuntzekin dator Literaktum

Berrikuntzekin dator Literaktum Udazkena, hostoen eta baita orrialdeen garaia da; horregatik, maiatzetik azarora pasa dute Literaktum jaialdia. Zer dakarren jakin nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berrikuntzekin-dator-literaktum/@@download/image/DMVkvgwW0AAlIVu.jpg
2017/10/23
albiste-laburra
Udazkena, hostoen eta baita orrialdeen garaia da; horregatik, maiatzetik azarora pasa dute Literaktum jaialdia. Zer dakarren jakin nahi?
Berrikuntzekin dator Literaktum

Berrikuntza ugari izango ditu aurtengo Literaktum jaialdiak Donostian. Maiatzetik azarora aldatzea erabaki zuten, eta beraz, aurten azaroaren 14tik 25era egingo dute jaialdia. Ez da dakarten berrikuntza bakarra; dataz aldatzearekin batera, irudi berritua, atal berriak eta kolaborazio sare zabalagoa izango ditu; hori guztia, erronka berriei heltzeko asmoz.

Jaialdiaren data hurbiltzearekin batera, bertan izango direnen lehen izenak ezagutzera eman dituzte, esate baterako, John Banville idazle eta gidoigile irlandarra, David Foenkinos idazle frantziarra, eta Rosa Montero idazle eta kazetari madrildarra. Euskal literaturari dagokionez, Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak ere parte hartuko du jaialdian.

Landuko dituzten gai nagusiak, berriz, hainbat dira: nobela eta historiaren arteko harremana, utopiaren indarra eta liburu ilustratua. Horrekin batera, literatura eta musika, zinema, pentsamendua, komikia, kazetaritza, gastronomia eta paisaien arteko harremana mantenduko du jaialdiak.

Gehiago jakin nahi? Hemen duzu Literaktum jaialdiaren webgunea!