Beñat Gaztelumendi: "Literatura bizitza intentsoago bizitzeko era bat da"

Hirukotea dira: Gartxot Unsain eta Beñat Gaztelumendi donostiarrak (17na urte), eta Jon Iraola hernaniarra (18 urte). Hiru lagunek "Metropolitan" izeneko literatur taldea eta bloga sortu dute (donostialdetik.blogspot.com), idazle gazteen testuak karpeta zaharretatik atera, eta internetez mundu osoaren aurrean jar daitezkeela erakutsiz. Zeuek ere haien adibidea jarraitu nahi baduzue, edota, besterik gabe, haiekin harremanetan jarri, hona hemen Beñat Gaztelumendiri egindako elkarrizketa.
Nola bururatu zitzaizuen "Metropolitan " literatur taldea osatzea, eta horren inguruko blog bat sortzea?
Bururatu hori, ez dakit hitz egokiena ote den; kontua da, ideia bakarrik sortu zela gure artean. Hirurok genuen idazteko afizioa, eta halaxe sortu zen. Larunbat gauetan elkartzen ginenean, beti sortzen zen halako giro berezia, eta, pentsatu genuen blog bat egitea ideia ona izango zela. Izan ere, gure helburua idazten duguna zabaltzea eta horrekin gozatzea eta gozaraztea baita, eta, jende gehiagorenak irakurtzeko aukera izango bagenu, askoz hobeto.
Blogaren sortzaile guztiak Donostialdekoak zarete, baina, hala ere, oso izen unibertsala aukeratu duzue: "Metropolitan".
"Metropolitan" Parisko metroaren izena edo da. Eta Parisekin dugun lotura adierazteko, Parisen barruan, Parisen intestinoan barrena gabiltzala adierazteko aukeratu genuen izen "unibertsal" hori. Geure lanari beste ikuspuntu bat eman nahi diogu. Nahiz eta euskaraz idatzi, unibersaltasun intentzio edo desio bat dago idazle ororen barnean. Horregatik Metropolitan.
Gazte literaturzaleena ez omen da oso arraza ugaria. Zer egin behar da metropoli hori zabaltzeko?
Galdera zaila da: geuk geure buruari egiten diogun bera... Nolabait ere, ulertarazi egin behar diogu gazteriari, literaturak ate ugari irekitzen dituela, literaturarekin gauza askotan aurreratu gaitezkeela, sentsazio eta mundu berriak deskubriarazten dizkigula. Azken finean, intentsoago bizitzeko era bat dela.
Zuen prosa-lanak eta poesiak jarri ohi dituzue blogean. Ez al da gauza intimoak esateko leiho zabalegia?
Ez ditugu oso gauza intimoak jartzen, baina bai; saiatzen gara gertutasun, konplizidade edo goxotasuna bilatzen blogaren irakurlearekin. Sentsazioak sortarazi nahi dizkiogu, eta horretarako, askotan gerturatu egin behar duzu, eta barrura begiratu.
Donostialdeko gazte literaturzaleak bildu nahi dituzue zuen in-guruan. Zergatik ez Euskal Herri osokoak?
Agian, gehiegi izango ginateke, eta segur aski, komunikazio arazoak egongo lirateke taldeko partaideen artean... Nola bildu, nola erabaki, nola trazatu blogaren ibilbidea? Hala ere, Euskal Herriko literaturzale gazte guztiei gurekin kontaktuan jartzeko gonbitea egin nahi diegu. Hurbil daitezela geure blogera, irakur dezatela bloga, eta gustatzen bazaie edo interesatzen bazaie, gurekin kontaktuan jar daitezela.
Literatur mugimendu handien gisan aurkeztu duzue zeuen burua, manifestu batez, eta hori dena, underground espiritua aldarrikatuz. Posible ote da?
Geurea ez dugu "literatur mugimendu handi" bezala kontsideratzen. Underground horrekin esan nahi genuena zera zen: oraingo panorama ikusita, argi dagoela literatura marjinala dela, eta euskalduna bada gehiago, eta gazteen artean bada, are gehiago. Ondorioz, azpitik ari gara lanean.
1993an, manifestu batez jaio zen ere Lubaki Banda. Lubaki Banda hartan elkartu ziren, gerora zeresan hadia eman duten gazte idazle asko. Zuek, Lubaki berria al zarete?
Konparazioak ez zaizkigu asko gustatzen. Egia da gu ere gazteak garela, literaturzaleak ere bagarela; baina hamar-hamabost urteko tartea dago Metropolitan eta Lubakiren artean, eta nahi izan edo ez, ikuspegi eta errealitate ezberdin batetik ari gara idazten. Detaile txikia da, baina, Lubakikoek aldizkaria atera behar zuten. Guk, aldiz, interneten erraztasuna dugu. Horrez gain, talde sortu berria gara, eta ez dakigu zein forma hartzen joango garen etorkizun hurbilean.
Bukatzeko, egiozue gonbidapena zuekin harremanetan jarri nahi duenari. Zer bidaltzea eskertuko zeniokete?
Geuregana hurbildu nahi duenak, jakin dezala ate guztiak irekita edukiko dituela. Gaztea bazara, eta era honetako talde batean sartu nahi baduzu, ez duzu http://donostialdetik.blogspot .com helbide honetan sartu edo gartxi87@hotmail.com helbidera idaztea besterik. Hainbat arrazoirengatik, literatura asko botatzen da zakarrontzira; lehiaketen kasuan, adibidez. Gaztetan idatzitako testuak karpeta zaharretan gordetzen dira. Etxeko garbiketa batean hartu eta zakarrontzira bota beharrean, lan horiek birziklatu egin nahi ditugu, kaleratu.

Metropolitan taldearen blogak manifestu batez eman ditu lehen pausoak. Manifestuan, dei egiten zaie gazte literaturzaleei literatuaren metropolian elkarrekin aritzeko. Zergatik ez animatu, beraz? Hona hemen euren hitzak: "Gutxi batzuk gara oraingoz. Gutxi izanik, asko egin nahi dutenak, ordea. Borroka galduetatik gatoz gu ere, eta Parisko metro barruan predikatzen ibili ohi gara, gure ahotsak trenen zaratak eraman ez ditzan desiratuz. ( ) eta zu gure bagoira igotzea nahi genuke. Betiere underground. Beti ere marjinal. Orgasmo literarioak ez baitaude gutxiren eskuetan, begiak ireki ditzakeen edozeinen esku baizik. Kitzika gaitzazu zure begi eta lumarekin, gertura zaitez zure hatsa senti dezagun gutxi batzuk gara oraingoz".

Beñat Gaztelumendik bezala, GAZTETXULOtarrok ere ez ditugu konparazioak atsegin; baina, hala ere, ezin izan diogu tentazioari eutsi. Izan ere, Metropolitan taldeak 2006ko urtarrilean kaleratutako manifestuak, 1993ko azaroan Lubaki Bandak karrikaratu zuena gogora ekarri digu.
Hamarkada pasatxo joan da 1993ko azaro hartatik, baina hala ere, merezi du Lubaki Bandaren jaiotza gogoratzeak. Azaro hartan, hainbat euskal idazle gaztek "Atzazalez urratzen dugu bidea" manifestua kaleratu zuten, elkarrekin sortutako banda ezagutarazteko. Idazle gazte haien artean, gaur egun ospetsu bihurtu diren izen asko zeuden: Harkaitz Cano, Asier Serrano, Garikoitz Berasaluze, Xabier Gantzarain, Josu Goikoetxea "Susa" aldizkaria berriz ere martxan jartzea izan zen taldearen lehen urratsa.Hona hemen, Lubaki Bandak bere manifestuan esandakoen pasarte bat. Metropolitan taldeko kideen hitzetan bezala, sortzaile gazteen grina antzematen zen lubakitarren pentsamenduan:
"( ) idazle gazteak bagarela esateko, gauez lubakietan lan egiten dugunez nabaritzen ez den arren. Asko dira lehiaketetan sarituak, ehundaka zaurituak, milaka haien buruentzat soilik idazten dutenak, lehiaketen atzapar selektiboen urraduretatik babesturik. Zenbat idazle zapuztu ote dituzte sotanek eta ustezko intelektualek? Literaturak, espresabide den heinean, ezin onar dezake klasifikaziorik. Lehiaketen aurrean, liburuak, aldizkariak, fanzineak, poemak, ipuinak eta teatro saioak bultzatzeko premia daukagu ( ).

Zu ere bagoira igo

Lubaki banda emankorra