Baietz egin: urteberrirako asmoak

Hemen da urte berria. Garai honetan jende askok urte berrirako helburuak jartzen dizkio bere buruari: erretzeari uztea, kirola egiten hastea, lotsa alde batera uztea, bizitzari baikor begiratzea, gehiago eta hobeto ikastea
. Hona hemen helburuotako zenbait lortzeko aholkuak.
Pikutara tabakoa!
-Erabaki ezazu zein egunetan utziko diozun erretzeari eta lagunei edo senitartekoei jakinarazi.
-Tabakoa utzi baino lehen trebatu zure burua, zigarro batetik bestera tarte handiagoa utzita, adibidez.
-Ariketa fisikoren bat egin.
-Ur asko edan eta dieta osasuntsua egin. Etzazu gehiegi jan eta ahal den neurrian, kaferik eta alkoholik ez hartu.
-Erretzeko gogoa ahaztariko dizuten jarduerak egin.
-Saia zaitez batez ere erretzen ez duen jendearekin egoten.
-Eraman ezazu patrikan gauzatxoren bat, eskuetan zerbait ibiltzeko. Txiklea jatea ere lagungarria izan daiteke.
Kirola osasun iturri
-Aukera ezazu kirol bat. Ahal dela, gertuko lagun batekin egin ezazu.
-Poliki-poliki hasi. Hasieran, egunean ordu erdi eginda nahikoa da.
-Hasieran, batez ere, kirol saioak eta atsedenaldiak tarteka itzazu: egun batean kirola, hurrengoan atsedena, esaterako.
-Eguna hobeto antolatu: goiz jaiki eta aldez aurretik pentsa ezazu kirola noiz egin behar duzun.
-Bizimodu osasuntsua izan ezazu: dieta egokia, tabako eta alkoholik ez
-Ez huts egin. Sasoian egoteko eta ohitura ez galtzeko, onena oso maiz kirola egitea da, kale egin gabe.
Lotsaren kontrako borroka
-Zure buruaz barre egiten ikasi behar duzu.
-Nerbioak jota zaudenean, arnasa har ezazu eta saia zaitez beste edozertan pentsatzen.
-Elkarrizketa batean nola parte hartu ez badakizu, egin ezazu galdera bat.
-Talderen batean hitz egiteari beldurra badiozu, zerorrek hasi behar duzu elkarrizketa. Errazago egingo zaizu hortik aurrera solasaldiari eustea.
-Saia zaitez noiz edo noiz zure janzkera edo orrazkera aldatzen.
-Toki publikoetan bakarrik egoteak beldurra ematen badizu, behartu zure burua noizbehinka bakarrik ateratzera. Gauza txikiekin hasi, zinera joaten, adibidez.
Baikorra izan behar da. Nola, ordea?
-Lana ondo antolatu: mahaia txukun izan, arazoak lehenbailehen konpondu, lehentasunak ezarri
-Zaletasunak landu: mendira joatea, irakurtzea, puzzleak egitea .
-Lagunekin elkartu. Lagunekin gaudela, ederki pasa dezakegu. Bestalde, arazorik izanez gero, beharrezkoa da norekin hitz egin izatea.
-Kirola egin ezazu, ahal dela, aerobikoa (korrika egitea, oinez edo bizikletaz ibiltzea .). Parkean, kalean edo hondartzan bada, askoz hobe.
-Egunargia bila ezazu. Adituen esanetan, eguzkiak alaitu egiten gaitu. Neguan, berriz, errazagoa da triste egotea edo depresioak jota ibiltzea. Beraz, eguraldi ona dagoenean, kalera atera zaitez.
-Zure buruaz barre egin ezazu
-Pentsa ezazu noiz egon ohi zaren umore onez eta noiz txarrez.
Ez da hain erraza ikastea
-Betiko kontua: ez utzi dena azterketa bezperarako. Onena ikasturte osoan ikastea da.
-Ikasten hasi aurretik, presta ezazu ordutegi bat. Ahal dela, ikasgaiak tarteka itzazu.
-Asko jota, ordu t'erdiz segidan ikasi behar da. Ondoren, atsedenaditxo bat egin ezazu, hamar edo hamabost minutukoa.
-Giro egokia bilatu. Utzi alde batera kontzentrazioa eragozten duen guztia.
Etzazu musika jar eta ez ikasi leiho baten aurrean. Eroso egon zaitez: mahaia, aulkia . Argiztapen ona izatea ere garrantzitsua da.
-Testua buruz ikasi behar baduzu, behin eta berriro errepikatu. Ez dago gaizki lagun batzuekin batera egitea.
-Noiz edo noiz emaiozu gainbegiratua aurreko egunetan ikasitakoari.
-Denbora luzez ikasi behar denean, etzazu ez gehiegi jan ezta kafe gehiegi har ere. Behar adina lo egitea ere funtsezkoa da.