Badator jada... gazte danbada!

Ongi markatu zeuen buru, bihotz eta agendetan: martxoaren 29, 30, 31n eta apirilaren 1ean, Urduñan.
"Izan gazte, izan aske, izan zaitez burujabe". Horixe Danbadak Euskal Herriko gazteei luzatu dien deia, "elkarrekin landu, elkarrekin sortu, elkarrekin amestu, zurrunbilo bilakatu!"... eta, zurrunbiloaren erdigunean, aurtengo udaberrian, Urduña.
Bizkaiko udalerri txikiak gazte festa handia hartuko du lau egunez. Batu, auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi eta elkartrukatzeko orduak izango dira, "gazte antolakunde berri bati ongi etorria emateko modu paregabea!"
Ohi bezala, tailerrek, hitzaldiek, mahainguruek, antzerki saioek, kale animazioak eta kontzertuek osatuko dute egitaraua, baina, jaso ez ezik, Gazte Danbadara lotzen direnek euren ekarpena egin dezaten ere nahi dute antolatzaileek eta, horregatik, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko txokoa sortu dute Sarean.
Hurbiltzeko asmoa baduzu, eskuratu lehenbailehen zure bonoa 45 euroren truke, eta akanpalekurako, dutxetarako nahiz kontzertuetarako sarrera librea izango duzu.
Ikasi eta kontatu, ikusi eta entzun
Orotara hamahiru tailer ezberdin izango dituzue aukeran. Batzuk zeharo artistikoak, zirkura, antzerkira edota mural eta plantillagintzara bideratutakoak kasu. Bideo edizioa eta irratia ere landu ahal izango dira; elikadura subiranotasuna, sukaldaritza eta produktuak enbotatzea ere bai. Bestalde, zero zabor ikastaroa proposatuko dute, desobedientziaren gaia ere ekarriko dute, xamurtasun tailer bat izango da sexologo baten eskutik, eta maskulinitateaz hausnartuko dute. Jakinmin mota guztiak asetzeko moduan, beraz.
Era berean, orduak eta orduak blagan, mundua konpontzen gozatzen duten horientzat, hainbat solasaldi aurreikusi dituzte: auzolanari buruzkoa, borroka molde ezberdinen inguruko eztabaida, jai ereduari buruzko gogoeta, gazte problematika ere izango da hizpide, sendabelarrak baita ere... Gainera, gonbidatu bereziak ekarriko dituzte hitzaldiak ematera, tartean, Nekane Jurado ekonomilaria, Bilboko Okupazio Bulegoko kideak, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko ordezkari bat eta Lapiko Kritikoa proiektuko partaide bat, besteak beste.
Udaberriroko gazte hitzordu hauetan ezinbestekoa da musika, eta musikarik ez da faltako, guztira 22 talde igoko dira-eta Urduñako eszenatokira. Gose, Leihotikan, Anai-Arrebak, Matxura, Gatibu, Itziarren Semeak, Ze Esatek!, 121 Krew, On, Arkada Social eta 2Zio dira horietako batzuk, eta noski, baita Gazte Danbadarako abestia konposatzeaz arduratu den Iheskide laukote bizkaitarra ere. Zuzenekoez gain, halaber, euskal kantagintzaren historia ezagutaraztea helburu duen ikuskizun partehartzailea gidatuko du Andoni Morauk.
Gazte estrategia eta antolakunde berri bat abiarazteko prozesu partehartzailea izan da ZukGua. Iraila amaieratik otsaila hasiera bitarte, Hego Euskal Herriko 180 herritako 2.500 gaztek hartu dute parte, gehienak 16 eta 22 urte bitartekoak.
Besteak beste, mundu mailako egoeraz eta krisi globalaz eztabaidatu dute denbora tarte honetan, eta "sozialismotik, feminismotik eta bizitza-eredu alternatiboetatik" erantzun beharraz jabetu dira. Euskal Herriko ziklo politiko berria ere izan dute hizpide eta "Ezker Abertzaleak aldarrikatzen duen marko demokratikoaren baitan" kokatu dute euren burua, "nazio eraikuntza erdigune gisa hartuta, eta helburutzat independentzia eta sozialismoa finkatuta". Baina, nolakoa izan behar du gazte militantziak? Horixe izan da beste eztabaidagaietako bat eta "nork ahal edo nahi duen neurriko ekarpenak egitea ahalbidetuko duten espazio berriak" zabaltzea hobetsi dute.
Hilabeteetako eztabaida honen emaitza da Ernai gazte erakunde berria, euskal lurralde osoari begiratuko dion arren, soilik Hegoaldean hezur-mamituko dena "errealitateak, erritmoak, eta beharrak desberdinak direlako han eta hemen". Aurrerantzean herriek hartuko dute protagonismoa, plaza bakoitzean premien araberako ekimenak martxan jartzeko, beti ere, inplikatzen diren gazteei "irakaspen iraunkor bat, hurbileko lagunartea eta balore jakin batzuetan oinarritutako bizitza-eredua" aportatuz.
Hain justu, Ernai jendarteratzea bilatzen du martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1eko Gazte Danbadak; gazte masa handi bat, auzolanean, harremanetan jartzea; eta, noski, hiru gau eta lau egun ahaztezin igarotzea.

Zuen ekimenez proposatu zenuten kanta hau, ala enkarguz egin duzue?
Aspalditik genekien bazegoela asmoa aurtengo udaberriari begira, eta kanta egitearen aukera hor zegoen… azkenik, urrian konfirmatu ziguten eskaera. Dena dela, gugandik irtendako ekarpen modura ulertu eta egin dugu hasieratik.
Nolako abestia izan behar zuen?
Konposaketari dagokionez, naturalki atera zaiguna egin dugu, horrek ematen diolako nortasuna taldeari. Baina egia da horrelakoetan melodiak garrantzia duela, eta aitortu diogu. Neska ahots bat sartzea proposatu ziguten antolakuntzakoek eta, izen batzuk bota ondoren, Nerearena (Keike) ondo zetorrela erabaki genuen; parekidetasunaren alde egiteko beste modu bat da, finean. Letra guk idatzitakoa da, baina haiei galdetu genien zein ziren aipatu beharreko nondik norakoak, gutxienez abiapuntua argi edukitzeko.
‘... Irabazi arte’ disko berriko abestiak jende mordoari aurkezteko aukera polita izango da Urduñako kontzertua, ezta?
Noski! Aukera aparta da horrelako leku batean jotzea, hainbeste jenderen aurrean eta baldintza musikal itzeletan gainera... Ilusio handia egiten digu ekimenean parte hartzeak!
Zer duzue eskaintzeko?
Musika indartsua; mezu iraultzaile eta errebeldez jositako kontzertu bat!
Zer suposatu du Tronpiren itzulerak –baxu jolea kartzelaratuta egon da hainbat urtez– zuen ibilbidean?
Hasieran kristoren gorakada izan zen, eta ilusioa eta gauza berriak egiteko gogo itzela... Orain berriz egonkortu da egoera eta, beste intentsitate batekin, aurrera segitzen dugu.
Diskoetxe batekin –Mauka musikagintza– kaleratzeak markatu du desberdintasunik?
Ba bai. Ate asko ireki dira eta aprobetxatu behar dugu, beti ere gure izaerari muzin egin gabe eta gure burua saldu gabe. Azken hitza taldeak eduki ahal izatea asko baloratzen dugu.
Amaitzeko, ze asmo duzue aurrerantzerako?
Otsailaren 23an hasi genuen aurtengo kontzertu bira Durangoko Kalera Rock-en, eta hilabetero bi emanaldi egiteko erabakia hartu dugu aurten.

ZukGutik, ernai

Gaizka Jareño (Iheskide): "Mezu iraultzailez jositako kontzertua izango da!"