Azaroaren 25era bitarte zabalik da Galtzakomik lehiaketan izena emateko epea

Azaroaren 25era bitarte zabalik da euskarazko komikigintza sustatzea eta idazmena zein sormena euskaraz lantzeko helburuarekin, seigarrenez, Galtzaundi Euskara Elkarteak antolatuko duten Galtzakomik lehiaketa.
Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketak martxan du dagoeneko seigarren edizioa. Lanak bakarka aurkeztu ahal izango dira soilik eta aurreko edizioetako irabazleek ezin izango dute edizio berrian parte hartu.
Antolatzaileek parte hartuko dutenen artean hiru kategoria banatu dituzte. Batetik, 12 urte bitartekoena, bestetik 12 eta 18 urte bitartekoena eta, azkenik, 18 urtetik gorakoena. Kategoria bakoitzeko, bestalde, hainbat sari izango dira, tartean, irabazleak eta aipamen bereziak.
Epaimahaia, urtero bezala, goimailakoa izango da eta Jose Luis Longarone, Joseba Antxustegi, Koldobika Jauregi, Juanba Berasategi, Kikde Amonarriz eta Tolosako Box-eko kideek osatuko dute eta istorioen zuzentasuna eta ulermena, marrazkiaren bizitasuna eta originaltasuna, idazmena, garbitasuna eta marrazketarako erabili den materiala izango dituzte kontuan.
Parte hartzeko interesa duen guztiak azaroaren 25a baino lehenago bidali beharko du bere proposamena Galtzaundi Euskara Taldera –Nafarroa etorbidea 6, 20400 Tolosa–. Gaia librea da eta euskara hutsean aurkeztutako lanak soilik onartuko dituzte antolatzaileek.
Lehiaketaz haratago ere helduko da aurtengo edizioa. Izan ere, euskal komikigintza herritarrei gerturatzeko asmoz, abenduaren 13an afaria egingo dute antolatzaileek Ibarrako Sendi Ekintza elkartean. Marrazketa eta hitza jolas, bertaratuko diren guztiak giro ezinhobean egoteko bina bertsolari eta margolari ere izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
18 urtetik gorakoak:
Lehenak: 600 euro
Bigarrenak: 400 euro
Aipamen bereziak: marrazketarako materiala + 100 euro opari txeketan
12 eta 18 urte bitartekoak:
Lehenak: 400 euro
Bigarrenak: 200 euro
Aipamen berezia: aurkeztutakoen artean bi komiki nabarmenduko dituzte eta komiki bilduma jasoko du bakoitzak.
12 urtetik beherakoek:
Irabazleak: komiki bilduma eta marrazketarako materiala
Aipamen berezia: lan guztien artean 4 komiki nabarmenduko dira eta komiki bilduma bana jasoko du bakoitzak.

Sariak: