Australian Facebookek komunikabideei ordainduko die albisteak partekatzeagatik

Australian Facebookek komunikabideei ordainduko die albisteak partekatzeagatik Azkenean, medioek sare sozialari irabazi diote herrialdean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australian-facebookek-komunikabideei-ordainduko-die-albisteak-partekatzeagatik/@@download/image/DPB3H5HV4LFYUN62OKDUQAJ4B4.jpg
2021/03/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Azkenean, medioek sare sozialari irabazi diote herrialdean.
Australian Facebookek komunikabideei ordainduko die albisteak partekatzeagatik

Urte hasieratik dabiltza Google zein Facebook Australiako komunikabideekin borrokan; hain zuzen, bertako gobernuak lege proiektua abiatu zuen, sare sozialak eta bilatzaileak herrialdeko komunikabideek sortutako albisteak partekatzeagatik ordaintzera behartzeko helburuarekin. Hasiera batean, Facebookek herrialdeko erabiltzaileen kontuetako edukia blokeatzeko mehatxua bota zuen, baina azkenik, adostasunera iritsi dira. 

Gauzak horrela, Australiako komunikabideek dirua jasoko dute Facebookek beren albisteak partekatzen dituen bakoitzean; akordio horretara iritsi den munduko lehen herrialdea da, eta beraz, komunikabideen aldeko akordio historikoa bilakatu da. Baina, nola lortu dute adostasunera iristea?

Facebook eta News Corp (Australiako medio gehienak biltzen dituen agentzia) aste luzez ibili dira negoziatzen, eta azkenik, Facebook News Australia plataforman albisteak partekatzeko akordiora iritsi dira, albisteengatik ordainsaria jasoz. Hala, hemendik aurrera diruz ordainduko diete sare sozialean partekatutako albisteengatik The Australian, news-com-au, The Daily Telegraph, Herald Sun edota The Courier-Mail komunikabideei, besteak beste. Australiako komunikabideen garaipenak aurrekari bat ezarri du, eta baliteke etorkizunean beste herrialdetan antzeko akordioak sinatzea.