Atzo, uztailaren 29an, urte osoko planetaren baliabideak agortu genituen

Atzo, uztailaren 29an, urte osoko planetaren baliabideak agortu genituen Pasa den astelehenean, uztailak 29, gure planeta porrot ekologikoan sartu da. Planetako baliabide naturalen birsorkuntza gaitasuna agortu dugu Globat Footprint Network erakundeak informatu duenez. Data hau historiako goizena da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atzo-uztailaren-29an-urte-osoko-planetaren-baliabideak-agortu-genituen/@@download/image/col.jpg
2019/07/30

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Pasa den astelehenean, uztailak 29, gure planeta porrot ekologikoan sartu da. Planetako baliabide naturalen birsorkuntza gaitasuna agortu dugu Globat Footprint Network erakundeak informatu duenez. Data hau historiako goizena da.
Atzo, uztailaren 29an, urte osoko planetaren baliabideak agortu genituen

Oso tristea da onartzea atzotik, gure etxea dena apurka apurka hiltzen hasiko dela abenduaren 31ra arte. Orduan, gure saldo ekologikoa berriz ere “%100ean” egongo litzateke. Baina egun, gure aurtengo aurrekontu naturala agortu da. Egun honi Lurraren gehiegizko kapazitatearen eguna deitzen zaio eta ekologistek adierazi dute gizakiak 1,75 planeta urtean behar dituela bizitzeko. Aldiz, 1970. urtean baliabide naturalek abenduaren 23ra arte irauten zuten, bada aldea!

Datu hau gizakion eskaera maila eta Lurrak baliabide horiek birsortzeko duen kapazitatea alderatuz lortzen da. WWF erakundeak dio egun hau aurreratzen joan dela 1970. urtetik eta azken 20 urteetan 3 hilabete aurreratu dela. Gehiegizko gaitasunaren rankingeko buru Estatu Batuak azaltzen da, non bere kontsumo erritmoa jarraitzeko bost planeta beharko lituzkeen. Europa mailan zenbaki gorrietan maiatzaren 10ean sartu ginen, honela jarraitzen badugu urtean 2,8 planeta beharko genituzke guretzat bakarrik.

Defizit ekologiko honen prezioa naturarentzat suntsitzailea da. Horrek dakar deforestazioa haztea, bioaniztasunaren galtzea, arrainen eta uraren urritzea, lurraren higadura, airearen kutsadura eta aldaketa klimatikoaren inpaktu nabarmenagoa.

WWF aburuz, lehengaietan aurreztuko bagenun eta egungo garapena murriztu ez gero urtero, gehiegizko gaitasunaren eguna bost egunez atzeratu ahalko genuke. Honela, 2050. urterako planetaren mugen barruan bizi ahalko ginateke, eta planetak berriz ere bere dirdira berreskuratuko luke guztion lasaitasunerako.