Artikoko izotzaren zabalerak minimo berri bat eskuratu du 2021 honetan

Tenperatura igoeraren hainbat ondorio ikusi ditugu azken urteetan, izan Amazonaseko oihanaren kiskaltzea edota munduko ozeanoetako korronte aldaketak. Artikoko izotzak izan dira klima aldaketaren ondorioak gehien jasaten ari direnak, atzera bueltarik ez duen puntura egunero gehiago hurbilduz. Txosten ezberdinen arabera, 2021 honetan Artikoak bere zabaleraren murrizketarik handiena bizitu du.
Izotz eta Elur Datuak Jasotzeko Estatu Batuetako Zentroak (NSIDC bere ingeleseko siglak), ezagutzera eman du Ozeano Artikoan dagoen izotza bere zabalera minimoetara iritsi dela eta %13,1ko erritmoan ari dela murrizten hamarkadako. Aurten, udarekin batera, lehendik murrizten ari zen zabalerak bere neurria are eta gehiago gutxitu du. Uda amaieran, satelite bidez neurketak egin ziren eta behatu zen 4,72 milioi kilometro karratuta murriztu zela Artikoaren zabalera.
Hala ere, ez da horren uda beroa bizitu. Presio baxuak hegoaldeko haize beroagoak bertara iristea eragotzi zuen eta honela, ez zen izotza horrenbeste urtu eta beste urteetan baino loditasun gehiago mantendu du. Alabaina, aditu batzuen ustez, fenomeno honek eragina izan lezake klima aldaketan, glaziarren dinamika aldatuz.
Artikoko zonaldea klima aldaketagatik kaltetuenetako bat izan da. Adituek diote gure planetako gune hau beste edozein munduko eskualde baino hiru aldiz arinago berotzen dela. Aurten eskuratutako minimoak ez badu ere 2020koa gainditu, kontuan hartzekoa da berriz ere gure planetaren oreka eskuratu nahi badugu.