Arkeologo talde batek milaka urte dituen hizkuntza ezezagun bat aurkitu du

Arkeologo talde batek milaka urte dituen hizkuntza ezezagun bat aurkitu du Adituek diote indoeuropar familiakoa dela antzinako hizkuntza hau, baina ez dute lortu deszifratzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arkeologo-talde-batek-milaka-urte-dituen-hizkuntza-berri-ezezagun-bat-aurkitu-du/@@download/image/1200_800.jpeg
2023/10/09
Adituek diote indoeuropar familiakoa dela antzinako hizkuntza hau, baina ez dute lortu deszifratzea.
Arkeologo talde batek milaka urte dituen hizkuntza ezezagun bat aurkitu du

Bogazkoy-Hattusha deitzen den antzinako hiria Turkian dago eta bertan indusketa arkeologikoak burutzen dira. Indusketa horien arrazoi nagusia, bertan aurkitzen diren antzinako hizkuntzak dira. Bere garaian, K. a. 1650-1200 urteetan hitita inperioaren hiriburua izan zen lekua da. 

Mende oso batean hainbat aurkikuntza egin dira eta buztinezko 30.000 oholtxo aurkitu dira. Horietan garaiko ohitura azaltzen dira, orduko gizartearen egituraren inguruko pistak emanez. 1986an, lekua gizadiaren ondare izendatu zuen UNESCOk. 

Oholtxo hauetako gehienek hitita inskripzioak zituzten, erregistratutako hizkuntza indoeuroparrik zaharrena (bertan du jatorria gaur egungo ingelesak eta europako beste hainbat hizkuntzek), hizkuntza erregionalagoak ere aurkitu dira, horien artean daude luvita, palaico-a eta hatic-a. Alabaina, orain dela aste batzuk, ezusteko zerbait aurkitu zuten: hizkuntza ezezagun bat. Orain arte inork ez du deszifratzea lortu. 

Oholtxoa hititaz idatzitako testu kultu baten ondoan agertu zen. Testu hititan erritual batzuk deskribatzen ziren eta honen ondoan, beste testu bat zegoen hizkuntza misteriotsu batean. 

Oholtxoak dioena jakitea oraindik ez da lortu, nahiz eta Alemaniako JMU unibertsitateko ikerketa baten arabera Anatoliako hizkuntza indoeuroparren taldean sartu litekeen. Askok, talde honi "ama hizkuntza" esaten diote. Izan ere indoeuropar hizkuntzek familia handia osatzen dute eta egungo Europako hizkuntza gehienen jatorria da (euskara da salbuespena), baita Iraneko mesetako hizkuntzena ere eta Indiako azpikontinentekoa. 

Hain da horrela, munduko populazioaren ia erdiak hizkuntza indoeuroparren bat hitz egiten duela, horien artean ingelesa, hindia, gaztelania, frantsesa, errusiera, portugesa, alemana, punjabia eta negalia. Historialarien ustez hizkuntza hau Itsaso Beltzaren inguruan sortu zen, egungo Ukrainiaren hegoaldean. 

Oholtxo misteriotsura itzuliz, adituek uste dute aurkikuntza zedarria bada ere, aukera posibleen artean zegoela antzinako hizkuntza berriren bat gehiago aurkitzea, hititak hizkuntza asko babesten saiatu baitziren. Daniel Schwemer katedratikoak adierazpen batean esan duenez "hititak bereziki interesatuak zeuden hizkuntzetan eta erritualak atzerriko hizkuntzetan erregistratzen zituzten". 

Hizkuntza berri batez gain, aurkikuntza honek hititen zibilizazioari buruzko pistak eskaini ditzake etorkizunean. Hain justu Anatoliako herri honek egungo Turkiaren zati handi bat menderatu zuen K. a. bigarren milurtekoan eta sarritan aipatzen da Biblian. Hau da, garai haratarako sekulako potentzia ekonomikoa izan zen eta mundu osoan berebiziko arrasto kulturala utzi zuen.