Apuk ez du'The Simpsons' utziko (oraingoz)

Egunotan albistegi askok zabaldu dute The Simpsons animazioko telesaileko Apu pertsonaiaren desagerpenaren inguruko albistea. Antza denez, zurrumurru hori Adi Shankar ekoizleak zabaldu zuen, IndiWire-i eskainitako elkarrizketan. Bertan, ekoizleak adierazi zuen ziur aski telesaileko arduradunek Apu pertsonaia ezabatuko zutela, egunotako polemikarekin amaitzeko.
Kontua da, Adi Shankar ez dela The Simpsons telesailaren ekoizlea; Shankarrek adierazi zuen informazio hori Matt Groening egilearekin zuzenean lan egiten duten bi egileek eman ziotela, baina egiatan, ez Fox kateak ezta The Simpsons telesaileko egileek ez dute albistea egiaztatu. Gainera, Al Jean telesaileko ekoizleak, albistea gezurtatu du Twitter bidez:
@AlJean this keeps going, anything official from @TheSimpsons? https://t.co/6blqZiGMpP
— Ross (@rmdubyah) 30 de octubre de 2018
Beraz, medioek eta sareek esan dutenaren kontra, oraingoz Apu pertsonaiak telesailaren parte izaten jarraituko du. Dena den, Fox kateak aldaketak iragarri zituen pertsonaian; iaz, Hari Kondabolu komediantearen The problem with Apu dokumentalak salatu zuen The Simpsons telesailak modu arrazistan karakterizatu izan duela Apu pertsonaia. Dokumentalak polemika sortu du azken hilabetetan, eta telesailaren egileek gaia jorratu zuten No good read goes unpunishes kapituluan.
ARTIKULU HAU GUSTATU BAZAIZU:
'The Simpsons' arrazistak ote dira?
Animazio telesail famatuak Apu pertsonaiaren inguruan hausnartu du bere azken kapituluan, polemika piztuz... JARRAITU IRAKURTZEN.