'The Simpsons' arrazistak ote dira?

'The Simpsons' arrazistak ote dira? Animazio telesail famatuak Apu pertsonaiaren inguruan hausnartu du bere azken kapituluan, polemika piztuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-simpsons-arrazistak-ote-dira/@@download/image/6428530_orig.jpg
2018/04/10
albiste-laburra
Animazio telesail famatuak Apu pertsonaiaren inguruan hausnartu du bere azken kapituluan, polemika piztuz.
'The Simpsons' arrazistak ote dira?

Iaz, The problem with Apu dokumentalak salatu zuen The Simpsons telesailak modu arrazistan karakterizatu izan duela Apu pertsonaia. Dokumentalak polemika sortu du azken hilabetetan, eta askok FOXen adierazpenak espero zituztenean, telesailaren egileek gaia jorratu zuten asteburu honetan emititutako No good read goes unpunishes kapitulu berrian.

 

 

Bertan, pertsonaia nagusiek hausnarketa egiten dute, eta ondorioa da orain arte normaltzat hartu dena aldatzeko garaia dela. Hala, kateak pertsonaia honen inguruan egon den arrazismoa onartu, eta gaia lantzeko bide berriak hartuko dituela iradoki du. Dena den, kapitulua ez da guztien gustukoa izan. Eta zuek, ikusi al duzue kapitulua? Zer iruditu zaizue?