Amy Winehouse: Gasolina eta ile laka

Oso gutxitan aurkitu ohi ditugu ezuste gozagarriak musika komertzialaren negozioan. Amy Winehouse da haietako bat. Londresko Candem auzoko abeslari eta musikariaren bigarren diskoa, Back to Black, iaz gehien saldutako diskoen artean dago.
Amy Winehouseren magia ez da gaur egungo doinu eta musika joeretan oinarritzen; 60ko hamarkadako 'girl groups' izeneko emakumezko taldeak ditu ardatz: Ronnettes, Shirelles eta Supremes, besteak beste. Back to Black grabazioko kantek, gainera, ukitu tropikala ere badute. Hainbat abesti ska eta reggae zipriztinez blai eginda daude. Eta gabonetan barra-barra saldu zen diskoaren edizio berezian (Back to Black Deluxe Edition), bertsioekin josiriko bigarren CDa zegoen. Bertan, Amyren kantetan eragin nabarmena izandako hainbat artisten doinuak daude: Sam Cooke, Toots & The Maytals, Specials, Phil Spector... Horra hor musikari ingelesaren background musikala.
Zoritxarrez, Winehouse oso ezaguna da bere bizitzako gorabeherak direla-eta. Pete Dohertyrekin, Kate Mosse modelo ezagunaren mutil lagun ohiarekin, alderatzen dute, Babyshambles bandako kidearen emakumezko bertsioa dela esanez: elikadura arazoak, portaera aldaketak, marinelen tatuajeak larru azalean, droga eta alkohol zaletasuna, borroka latzak senarrarekin, txikizioak hoteletako geletan Eta, jakina, hori guztia baino askoz garrantzitsuagoa dena: kanta sorta liluragarria. Muturreko jokabideak aparte utzita, Amy Winehouse letra larriekin defini daiteke: SOUL.
Baina nor da gure loretxo zoragarria? Hamazazpi urterekin lehen kontratua sinatu zuen Island Records konpainiarekin, eta estreinako diskoak, Frank (2003), platinozko diskoa lortu zuen, eta Erresuma Batuko disko onenaren sarirako izendatu zuten. 2006ko urrian, Back to Black grabatu zuen, eta orduz geroztik, planeta osoko hautsak harrotu ditu. Biraoak ditu hitzik gustukoenak; gasolina eta ile-laka usainik gogokoenak, eta denboran atzera egiterik balu, 60ko hamarkadara bueltatuko litzateke: "Ronettesekin irtengo nintzateke" esan izan du behin baino gehiagotan. Amy Winehouse da.