Altuerako senar-emazteak

Raquel Perez eta Willy Barbier donostiarrak Pakistango Gashenbrum I. gailurra egin zuten joan den urteko uztailean. Jose Antonio Anton mendizale espainiarra hil zen jaitsieran. Hala ere, ez dute mendian ibiltzeko gogoa galdu, eta udan Nanga Parbat mendira joateko babesle bila ari dira.
Raquelek 27 urte ditu, eta Willyk 30. Senar-emazteak dira, eta mendizale sutsuak. 2002an Cho Oyu-ra joan ziren, baina ez zuten gailurra egin, osasun arazotxo batzuk tartean. Iaz, euren lehendabiziko zortzimilakoa lortu zuten.
"Polita izan zen. Eguraldi ona zegoen, eta ordubete egon ginen gailurrean, uneaz gozatzen. Hala ere, jaitsieran Jose Antoniok irrist egin zuen, eta erori egin zen. Bi ordu behar izan genituen gorpua zegoen lekura heltzeko. Ez zen batere une atsegina izan, jakina", esan digu Raquelek.
Esan bezala, gertaera mingarri horrek ez die mendian ibiltzeko gogoa kendu. "Mendizaleok errespetua diogu mendiari. Izan ere, heriotza asko gertatzen dira. Badakigu zer jazo daitekeen, eta baita istripuak edozein tokitan gerta daitezkeela ere: Pirinioetan, Alpeetan Beraz, adi ibili beharra dago beti. Gertatutakoa gertatuta ere, ez dugu mendia uzteko asmorik", dio Raquelek.
Oxigenorik gabe
Gashenbrum I. gailurrera egindako espedizioan, ez zituzten altuera-garraiatzaileak eraman, eta oxigenorik gabe igo ziren. "Esperientzia gogorra izan zen, ibilbidea prestatzeko lan handia egin behar izan genuelako: sokak jarri, gauzak kanpamendu batetik bestera eraman Gainera, bi hilabetez egonginen lehen kanpamenduan, eguraldi txarra zegoelako", dio Raquelek.
Esperientzia gogorra izan zen arren, ondo ikusi zuten euren burua, eta aurtengo udan beste zortzimilako bat igo nahi lukete: Nanga Parbat. Pakistango beste zortzimilakoa da hori, izan ere, pakistandarrekin gustura aritu dira: "Oso jende atsegina da. Nepaldarrak baino askoz ere maitagarriagoak". Nanga Parbat helburu, babesle bila ari dira: "Zoritxarrez babesleen morroi gara", azpimarratu digu Raquelek. Beraz, mendian profesional gisa noiz hasiko zain, mendia eta lana bateratzen dituzte ahal den neurrian. Zorte on!
Gure mendizaleen trebezia albiste da urtero. Hala ere, espedizio bat prestatzea ez da gauza erraza. Alde fisiko eta psikikoari dagokionez, ezinbestekoa da ondo prestatzea: "Herri lasterketetan aritzen gara, erresistentzia lantzeko. Gainera, Pirinioetara edo Alpeetara joaten gara, oinez egitera eta eskalatzera". Alde teknikoari dagokionez, agentzia baten zerbitzuak hartuz gero asko arintzen da lana: "Baimenak, garraiatzaileak, sukaldaria, janaria, keroseno sukaldeak eta bestelako material tekniko asko lortzeko, onena agentzia batera joatea da".
Raquel eta Willyren espedizioak zazpi egun egin zituen oinez lehen kanpamendura heltzeko. Kanpamendu horretarako bidea 77 garraiatzailerekin egin zuten, baina goiko kanpamenduetara heltzeko, ez zuten gauzak garraiatzeko laguntzarik izan. Bi hilabete eman zituzten oinarrizko kanpamenduan: horietatik 12 igoera prestatzen eta altuerara egokitzen. Gailurrera iristeko, eta berriro ere oinarrizko kanpamendura bueltatzeko, lau egun behar izan zituzten. Bizipen haiek ez zaizkie inoiz ahaztuko!

Espedizioa nola antolatu