Alokairuaren prezioa mugatzea ez da ezinezkoa Portugalen eta New York-en behintzat

Alokairuaren prezioa mugatzea ez da ezinezkoa Portugalen eta New York-en behintzat Portugalen gobernu ezkertiarrak datorren uztailaren 1etik aurrera Alokairu Eskuragarriaren Programa martxan jarriko du, hau da, gehienezko alokairu prezioa mugatuko du herrialdeko inguruko errenta eta neurriaren arabera. New York ere bide beretik doa, naiz eta kasu honetan neurria ez da aurrendaria, eta larunbatean iraungitzera zihoan alokairuen prezioak mugatzeko legea berritu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alokairuaren-prezioa-mugatzea-ez-da-ezinezkoa-portugalen-eta-new-york-en-behintzat/@@download/image/DSC-01871.jpg
2019/06/18

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Portugalen gobernu ezkertiarrak datorren uztailaren 1etik aurrera Alokairu Eskuragarriaren Programa martxan jarriko du, hau da, gehienezko alokairu prezioa mugatuko du herrialdeko inguruko errenta eta neurriaren arabera. New York ere bide beretik doa, naiz eta kasu honetan neurria ez da aurrendaria, eta larunbatean iraungitzera zihoan alokairuen prezioak mugatzeko legea berritu du.
Alokairuaren prezioa mugatzea ez da ezinezkoa Portugalen eta New York-en behintzat

Gurean alokairuen prezioa, muga hitza zer den susmatu ere egin gabe, gora eta gora doan bitartean, Portugalek beste bide bat posible dela erakutsi du. Uztailaren 1etik aurrera, Portugalgo gobernuak, “alokairu eskuragarria” programa jarriko du martxan. Honekin, higiezina dagoen lekuaren eta neurriaren arabera prezioa mugatuko da.

Horrela, plan honekin alokairuaren gutxieneko prezio 600 eurora mugatuko da, hauxe da hain zuzen, herrialdeko soldata minimoa. Gela baten alokairuaren prezioari ere mugak ezarriko zaizkio, bere gehienezko prezioa 900 euro izango direlarik eta 1.150 euro gehienez bi gelako apartamendu batengatik.

Hiru gelako etxebizitza batengatik aldiz, ezingo da 1.375 euro baino gehiago ordaindu, lau gelakoengatik 1.550 eta bost gelakoengatik 1.700. Sei gela edo gehiago dituzten etxebizitzek (ohiko kasua Lisboan) aipatutako 1.700 euro horiei gelako 150 euro gehiago gehitu zaizkie.

Cascais, Oeiras eta Oporto bezalako hiri eta herrietan prezioak baxuagoak izango dira. Gela bakarreko etxeengatik 525 euro, gela batekoengatik gehienez 775 euro ordainduko dituzte, bi gelekoengatik 1.000 euro, hiru gelengatik 1.200, lau gelengatik 1.350 eta bost gelengatik gehienez 1.500 euro ordainduko dira.

Postugaleko herri gehinetan ordea, prezioa are eta baxuagoa izango da. Etxebizitza bakarrak 250 euro kostako da, bi gelakoak 450 euro eta bost gelakoak 675 euro. Dena den, programa honek alokairuen prezioen gorakadari aurre egin nahi badio ere, ez da eskuragarri egongo hiritar guztientzat, errentaren araberakoa izango baita programan parte-hartzeko aukera.

Alokairua pertsona bakar batek burutzen badu, alokatu duenak ezingo du urtean 35.000 euro bruto baino gehiago irabazi eta kontratua bikote batek sinatzen badu 45.000 euro bruto baino gehiagoko irabaziei muzin egin beharko diote. Familiari kide bat gehitzen zaion aldiro muga 5.000 eurotan handituko da, horrela, programan barte hartzeko gehienezko muga bi seme-alabako bikote batetzat 55.000 eurokoa izango da. Hortik gora irabazi ez gero ezingo dute programan parte-hartu.

Onura fiskalak alokatzaileentzat
Alokatzaileek onura fiskalak eskuratu ditzakete euren alokairua merkatuko prezioak baino %20 baxuagoa bada eta maizterrek euren urteko irabazietatik gehienez %35 bideratzen badute alokairua ordaintzera.

Bestalde, kontratuek gutxienez 5 urteko luzapena edukiko dute eta berriz ere berritu ahalko dira bi aldeak adostasun batera iristen badira. Haatik, alokairua ikasleek burutzen badute alokatzeko epeak motzagoak izan daitezke, gutxienekoa 9 hilabete izango delarik.

New York-en ere alokairuan mugak
New York-eko estatuak berriz ere alokairuak mugatzeko legea berriztatu du, eta oraingo honetan gune gehiago barne hartuko ditu. Horrela, hiri amerikarra alokairu mugak dituzten beste hiriei (Berlin eta Viena) batzen zaie. Kalkulatzen da neurri honek 2,4 milioi apartamenturi eragingo diela.

New York-en kasuan bi motatako mugak daude: errentaren gaineko kontrola eta errentaren egonkortzea. Erregulazioaren arabera 1947 urtea baino zaharragoak diren eraikinek lehendik zituzten prezioak ordaintzen jarraituko dute, nahiz eta kontrolatuak egongo diren igoera txikiekin. Lege hau hamarkada ugaritan egon da martxan, baina gero eta apartamentu babestu gutxiago daude. 1950. urtean bi milioi apartamentu ziren, egun 27.000 besterik ez.

Gainera, prezioak kontrolatzen diren arren, New York-eko lege honek %7.5eko igoerako margen bat uzten du, nahiz eta gehienezko muga bat ezingo den gainditu. Halere, bi urtetik behin gehienezko alokairuaren prezioaren igotzea onartzen da.

Etxebizitzen kolektiboak dionez, ez da nahikoa alokairuen prezioak mugatzea, beharrezkoa da legeak blindatzea mugak horiek ez daitezen aldatu edozein desenkusarekin. Aitzakia horietako bat eraikinaren berriztapena da (normalean etxearen aurrealdearen garbiketa txiki bat egiten da), edota maizterraren aldaketarekin kontratu berri bat egiten denean igoera automatikoa izan ohi da. Badira beraz, lege honen mugak ekiditeko hainbat bide. Legearen berriztapen honek aldaketa batzuk badakartza ordea, adibidez, alokairuaren mugaketa estatuko beste lekuetara zabaldu daiteke eta aplikagarria izango da beraz, hiritik at ere.

Argi dago, mundu osoko etxebizitzen kolektiboen aldarrikapen historikoa izan dela beti prezioen erregulazioa. Ea ba, horrelako legeak herrialde gehiagotara hedatzen diren eta apurka higiezinen espekulazioarekin amaitzea lortzen den. Bukaeraren hasiera ote? Nahi bai!