Alex Uranga bodyboarderra munduko onenekin arituko da bihartik aurrera

Grand Slam Series mundu mailako bodyboarderren ibilbide ospetsua hasiko da bihar. Nazioarteko kirolaririk hoberenak arituko dira bertan, eta horien artean dago Alex Uranga zumaiar gaztea. Hawai, Australia, Txile, Brasil, Mexiko, Portugal, Puerto Rico eta Tahitiko olaturik onenak probatuko dituzte.
Bihar, otsailak 15, lehen proba izango dute Pipelinen, Hawaiko uretan. Dagoeneko bi aste daramatzate bertan munduko bodyboarder hoberenek, entrenatzen. Eta Urangak badaki ez dela erraza izango. Hala ere, iragan urtean Reunion Bodyboard Pro proban lortutako garaipenari esker, ez du dena ilun ikusten.
Munduko 23 onenekin lehian sartu nahi du 22 urteko gazteak. Uneotan, 11 australiarrek, bost brsildarrek, bi hawaiiarrek, bi hegoafrikarrek, bi frantsesek eta kanariar batek osatzen dute hoberenen taldea. Horregatik, tokian tokiko baldintzetara egokitu eta ahal duen guztia ematen saiatuko da Uranga.