Aitor Zubizarreta: "Ikasketak ondo ez daramatzana taldetik kanpo geratzen da"

AEBetako saskibaloi selekzioa gurean ikusiko dugun honetan, bada kontrako bidea egin duen gazte euskaldun bat. Aitor Zubizarreta (1995) azpeitiarra iazko udan joan zen Portlandera, NCAA unibertsitate arteko ligan jolastu eta ikasketak burutzera.
Zure etxean betidanik bizi izan duzue saskibaloia. Horrek AEBetara joateko erabakian izan zuen pisurik?
Bai, etxean saskibaloia txiki-txikitatik bizi izan dut. Nire anaia zahar Imanolen partiduak ikustera joaten nintzen, arreba bikiak ere jolasten du eta aitaren lana ere saskibaloiari zeharo lotuta dago. Baina azkenean, erabakia nik neuk hartu nuen. Hori bai, egia da aukera sortu izanaren errudun nagusiak Iraurgi SB kluba eta izan ditudan entrenatzaile guztiak direla; beraiei esker ari naiz amets hau bizitzen.
Portland Pilotsen entrenatzailea, Eric Reveno, Azpeitiara joan zen zu zuzenean ikusi eta konbentzitzera. Hori erabakigarria izan zen?
Sekulako sorpresa izan zen. Beste talde batzuetako entrenatzaileekin ere banuen harremana, Skypetik eta emailez hitz egiten nuen beraiekin igandero, baina Reveno entrenatzaileak hegazkina hartu zuen, eta Azpeitira etorri zen familiarekin eta nirekin egotera. Horrek izugarrizko konfiantza eman zidan, eta oso eroso sentitu nintzen fitxaketa prozesuan.
Ez dakienarentzat, zer da NCAA liga? Nork parte hartzen du?
NCAA liga unibertsitarioa da, hau da, AEBetako jokalari gazterik onenek bertan jolasten dute. Eta hortik batzuk NBAra edo Europako ligetara saltoa ematen dute profesionalki jolastera.
Zein harrera du NCAA ligak publikoari dagokionez? Ikusle asko izaten dira zuen partiduetan?
Izugarrizko indarra dauka. Telebistan egunero ematen dituzte partiduak eta erreportajeak. Gure partiduak adibidez, noizbehinka ematen dituzte herrialde osoan ESPN katean, eta bestela Oregon estatuko telebistek ematen dituzte. Eta ikusleena... zaila da hitzekin adieraztea. Michiganen jokatu genuen partidura, adibidez 15.000 pertsonatik gora joan ziren! Izugarria izan zen.
‘Combo guard’ bezala definitu izan zaituzte. Zer nabarmenduko zenuke zure jokalari ezaugarrietatik?
Antolatzaile postuan jolasten ari naiz, eta batzuetan eskolta lanak egiten ditut. Nire ezaugarrietako bat erasoan jolasteko dudan modua da: taldekideak bakarrik bilatu eta asistentziak banatzeak ezaugarritzen nau. Eta saskiratzera ere maiz animatzen naiz.
Ezkerra da zure beso trebea. Horrek ematen du saskibaloian abantailarik, futbolean bezala?
Ez nuke esango abantailarik dugunik ezkerrak izateagatik, baina bai ezberdin jolasten dugula. Niri beti gustatu izan zait ezkerrak ikustea, Manu Ginobili adibidez.
Badago beste atzerritarrik zure taldean? Nola hartu zaituztete amerikarrek?
Taldean ukraniar bat eta holandar bat ere baditugu, eta oso ondo hartu gaituzte, bai taldekideek eta baita geinontzeko pertsonek ere. Niri noizbehinka adarra jotzen didate inglesez hitz egiterakoan dudan azentua dela-eta, baina horrelakoak onartu beharrekoak dira. Taldean oro har oso giro ona daukagu, azken finean, familia bat gara, eguneko 24 orduak batera igarotzen ditugu. Eta horren ondorioz, egia da baita ere, batzuetan gorabeherak izaten ditugula, anai-arreben artean izaten diren moduan.
AEBetako unibertsitateek duten abantailetako bat goi mailako kirola eta ikasketak uztartzeko aukera da. Euskal Herrian ibilbide hori zailagoa litzateke?
Hona etortzeko erabakia hartzearen arrazoi nagusia horixe izan da. Euskal Herrian goi mailako kirola eta ikasketak uztartzea zaila da. Hemen aldiz, guztia kontrolpean dute, entrenatzeko eta ikasteko ordutegiak beraiek egiten dizkigute eta izugarrizko abantailak ditugu. Adibidez, entrenamendu bakar batera ez dugu hutsik egiten, eta era berean ikasketetan laguntzen gaituzten hainbat tutore ditugu, telefonoz deitu eta laguntzeko prest daudenak.
Igartzen da jokoan ezberdintasunik hemengo eta hango saskibaloiaren artean?
Etorri nintzenean pixka bat galduta sentitu nintzen. Taldekideak ni baino indartsuagoak ziren, eta beste abiadura batekin jolasten zuten. Hemengo saskibaloia fisikoki askoz ere gogorragoa da, banakako defentsa ezinbestekoa da, eta jolasteko abiadura ere Europako saskibaloiarekin alderatuta azkarragoa. Baina dagoeneko erritmoa hartu diot, eta gustura nabil taldean egiten dugun saskibaloiarekin.
Nolakoa da zure ohiko egun bat? Entrenamenduek ala ikasketek dute pisu handiagoa?
Goizeko 6:30ean jaikitzen gara, denok batera gosaltzen dugu eta entrenatzera joaten gara. 11:00etan klasera joaten gara, bakoitza bere ordutegiarekin, eta arratsaldez indibidualki entrenatzen dugu entrenatzaileekin, bakoitzak hobetzeko dituen gauzetan zentratuz. Afaldu, eta ikasteko ordua izaten dugu, arratsaldez ikasteko tartea atera ez baldin baduzu. Entrenamenduek eta ikasketek garrantzi berbera dute. Are gehiago, ikasketak ondo ez daramatzana taldetik kanpo geratzen da, eta ez du ez bidaiatzeko ez entrenatzeko aukerarik izaten.
Ikasketei dagokionez, zer ikasten ari zara? Nola daramatzazu ikasketak?
Business edo enpresaritzarekin zerikusia duen zerbait ikasi nahi dut. Hemen unibertsitateko lehen urtea orokorra da guztiontzat, eta beraz, datorren ikasturtera arte ez dut aukeratu beharrik. Hasieran, ingelesagatik, zaila egiten zitzaidan klaseak jarraitzea. Horregatik, mexikarren artean esertzen saiatzen nintzen, kar, kar. Bestalde, jarri dizkidaten tutoreek gaztelaniaz dakite, eta hori laguntza handia da. Orain, ordea, konpontzen naiz, eta ez dut mexikarrak aurkitzen ibili beharrik!
Euskal Herriko sistema unibertsitarioarekin alderatuta, zein ezberdintasun nabarmenduko zenuke?
Klaseetara joateak izugarrizko garrantiza du hemen, egunero pasatzen dute zerrenda eta notaren parte bat izaten da. Bestetik, etxeko lanak egunero izaten ditugu, hurrengo egunean jaso egiten dituzte eta eguneroko lan horiek ere ikasgaiaren azken notan euren pisua izaten dute.
Lehenengo urte honetan ez duzu gehiegirik jokatu. Normaltzat hartu behar da hori lehenengo urtea duzula kontuan hartuta?
Lehen urtea beti da gogorra guztientzako, eta niretzako are gogorragoa, beste hizkuntza batekin eta beste kultura batetatik bainator. Espero nuen hala izatea, baina gogorra egiten da, jokalariok nahi duguna taldean garrantzitsuak izan eta minutuak jolastea baita. Beraz, ez dut aurtengoa normaltzat hartu nahi, konformatu eta aitzakiak bilatu. Minutuak ez izateak haserrarazi egin behar nau, eta entrenamenduetara indar gehiagorekin joatera bultzatu. Ez dago beste biderik jokalari bezala hobetzeko. Entrenatzaileek nigan konfidantza dute, baita neuk ere neure buruarengan. Nire momentua iritsiko dela diote, eta horretarako gogor lanean jarraitu behar dut.
Hasiera batean, lau urterako sinatu zenuen. Nola aurreikusten dituzu hurrengo hiru urteak?
Oso gustura nago eta lau urteak betetzeko asmoa daukat. Hurrengo hiru urteak onak izango direlakoan nago, gero eta hobeto jolasten ari bainaiz. Pixkanaka Euskal Herrian jolasten nuen bezala jolasten ari naiz, lotsagabetasun puntu hori erakusten.
Aitor eta Zubizarreta izen zailak zirela eta, zuk Xubi proposatu arren, Scooby deitzen zizuten hasieran. Hala geratu zaizu?
Bai, batzuk oraindik ere Scooby deitzen didate, baina beste ezizen bat ere ipini didate. Washingtonen jolastu genuenean, bertako jarraitzaileak "Patxi" ohikatzen hasi zitzaizkidan, zeharo harrituta geratu nintzen. Norbaitek ezagutuko zuen euskaldunen bat Patxi izenekoa, eta orain taldeko batzuek ere Patxi deitzen didate.