Agoitz dardaraz

22 urte joan dira Itoizko urtegiaren proiektuak lehen hautsak harrotu zituenetik; hain zuzen, erreportaje honetako protagonisten adina. Lorena, Unai, Ikerne, Maitane eta Kepak 20 urte dituzte, eta Itoizko urtegiaren inguruko herrietan bizi dira denak. Urte hauetan, urtegiak haien herriak nola aldatu dituen ikusi dute, gaur egun bizi duten egoerara heldu arte: azken bi urteotan, 500 lurrikara baino gehiago izan dira zonaldean.
Azken bi urteetan, 500 lurrikara baino gehiago izan dira Itoiz inguruan. Aditu askok eta Europako hainbat erakundek, lur mugimendu hauek eta jada amaituta dagoen Itoizko urtegiaren arteko lotura salatu dute. Are gehiago: urtegia betetzen jarraituz gero, ezbehar handia gerta daitekela iragarri dute.
Hala ere, Nafarroako Gobernuak aurrera ja-rraitzen du proiektuarekin, eta Agoitzen, urtegitik gertuen dagoen herrian, gazteek ezkor so egiten diote etorkizunari. "Badakit egunen batean presa lehertu egingo dela, eta ur guztia gure gainera etorriko dela", dio Lorena Beroizek, Agoitzeko 20 urteko gazteak. "Arriskurik handiena aurten izanen dugu, 2007an, urtegia goraino beteta izanen delako. Izututa bizi gara, lurrikara guztiak sentitzen ditugulako; gainera, pareta hortxe bertan dago". Maitane Ducay, 21 urteko neska, Lorenaren iritzi berekoa da.
Lurrikarez gain, soinu eta zarata handiak iristen dira urtegi ingurutik, urtegiaren ezker hegaleko pareta erortzen ari baita; edo horrela aitortu du, behintzat, Itoizko uren arduraduna den Ebroko Konfederazio Hidrografikoak. "Gure izua benetakoa da, beldur handia diogu urtegiari", dio Unai Lako agoiztarrak; "beste herri batzuetan zer gertatu zen ikusi dugu, Vayont-en adibidez. Zergatik ez da gauza bera gertatuko gure herrian, aurrekari berdinak baditugu?". Vayonteko tragediaz ari zaigu Unai: 1960an, urtegia lehertu zen Italiako Vayont bailaran, eta uholdeak bost herri suntsitu eta 2.000 herritar hil zituen. Ezbeharraren ondoren jakin zen, agintariek eta obretako arduradunek datu asko ezkutatu zituztela, proiektuarekin aurrera egitearren.
Bizitza osoa borrokan
"Jada ez dakigu istorio hau nola eten", dio Unaik, "gure gurasoak proiektuaren kontra borrokatu ziren. Eraikitze lanak geldiarazten saiatu ziren, obrak bertan behera uzteko eskatu zuten, presa txikia ez eraikitzeko, betetze probak ez hasteko, orain urtegia erabat ez betetzeko... denetik egin eta eskatu dute. Baina orain, hau guztia hain aurreratuta ikusten duzunean, zure buruari galdetzen diozu: oraindik ere, zerbait egin ote daiteke?".
Izan ere, gazte hauek txikitatik arnastu dute proiektuaren kontrako borroka. "Hasieran gauza sinestezina zen, egitasmo hutsa; baina orain hortxe dugu urtegia, eta horrek etsipenera eraman gaitu", dio Kepa Larreak. "Umetan, gurasoek manifestazioetara eramaten gintuzten, eta milaka pertsona batzen ginen: egia esan, pentsaezina iruditzen zitzaigun gauzak amaitu diren bezala amaitzea", dio Kepak. "Txikitan, plazan jolasten ari ginelarik, gurasoak gure bila etortzen ziren eta tabernan sartzen gintuzten, manifestazioak iraun bitartean", gogorarazi du Lorenak, "zer edo zer gertatzen zela sumatzen zenuen, eta egunero, Itoiz izeneko zerbaiten inguruan hizketan entzuten zenuen jende heldua".
Manifestazioak, akanpadak, epaiketak, istiluak... denetik ikusi dute gazte hauek. "Artozki eta inguruko beste herriak desalojatu zituztenean, hiru egun egon ginen kalera irten ezinik, nonahi pelotazoak eta kolpeak jasotzen zenituelako", dio Ikerne Arizkuren-ek. Eskolan ere giro bera zuten: "gure irakasle bat atxilotu zuten manifestazio batean, eta haur eta guraso guztiak manifestazioan irten ginen eskolatik", gogorarazi du Maitane Ducay-k.
Kanpora joan beharra
"Gaur egun ezingo nuke Agoitzetik alde egin, eta, are gutxiago, lurrikaren afera hau hasi zenetik", adierazi digu Lorenak, "zerbait gertatu behar bada, hemen egon nahi dut, gogorregia izango litzatekeelako kanpora joan izanaren irudipen hori izatea; ezinen nuke jasan". Gazte hauek Agoitzen bizi nahi dute, baina diotenez, beldurra beti gainean izanen dute. Hilabeteek aurrera egin ahala, eta lurrikarak ugaritzen ari diren neurrian, agoiztar askok erabaki du Iruñara bizitzera joatea. "Lurrikarak hasi zirenetik, herritik alde egin nahi du amak", diosku Maitanek, "gaizki ari da pasatzen, dardara sentitzen duen bakoitzean, lo egin gabe geratzen da gau guztian".
Koadrilako lagunak, lankideak eta auzokideak herritik alde egiten ikusten ari dira gazte hauek. "Asteburuan itzultzen dira", dio Unaik, "badakite, igande batean hemen egonik, arriskua badutela, baina astean zehar, beste lasaitasun batekin bizi daitezke; Agoitzen tentsio eta beldur asko dagoelako". Gure gazteek, aldiz, kontrako jarrera hartu dute: zerbait gertatzekotan, nahiago dute herrian izan, kanpoan baino.
Alderdikeria, dardarik okerrena
Agoitzen, eta Itoizko urtegiaren inguruko beste herrietan, biztanleak banatu egin dira afera honen inguruan. Batzuen ustez, urtegiak onura handiak ekarri dizkio inguruari, batez ere, herrietan eraiki dituzten azpiegituren bitartez: agintariek errepide sarea hobetu dute, Agoitzen kultur etxe berria egin dute, kaleak egokitu dituzte, futbol zelaia eta kirol instalazio berriak ere hor dira... denak Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren eskutik. "Herri honetan gehiegi sumatzen da alderdikeria: Itoizko urtegia sustatu duten alderdi politikoen aldekoek, ez dituzte arazoak ikusi nahi", dio Kepak, "urtegiak gauza asko ekarri ditu herrira: lanpostuak, eraikin berriak eta urtegirik gabe, ezingo ziren horiek guztiak ordaindu. Horrek jendearen jarrerak eta ikuspegiak desbideratzen ditu".
Urtegiaren kontrakoen ustez, onura material hauek guztiak, herria "erosteko" modu bat dira, eta gogora ekarri nahi dute herri aunitz geratu direla urtegiko uren azpian, eta beraz, onurak bakar batzuentzat izan direla.
Dena den, herritarren arteko banaketa are lazgarriagoa da, lurrikaren eta dardaren gaia sortzen denean. Agoiztar batzuk lurrikaren afera salatzen ari dira, eta arriskua benetakoa dela diote. Aldiz, Itoizko urtegiaren aldekoek normaltzat hartzen dituzte lurrikara hauek, eta haiek diotenez, Agoitzen eta inguruetan. "betidanik gertatu dira horrelakoak".
Batzuk urtegiaren kontra, beste batzuk alde, eta gehientsuenak, isilik. Horra hor herriaren erradiografia. Jarrera isil hori, adineko jendearen artean antzematen da gehienbat; gazteen artean, urtegiaren kontrako jarrera nagusitu baita. "Urtegiak bitan banatu du herria" dio Ikernek, "guztiok sumatu ditugu dardarak, baina batzuek bereari eusten diote, lurrikarak normalak direla esanez; besteok, berriz, salaketak, protestak eta manifestazioak egiten ditugu". Gazteen artean banaketa handirik ez dago; utzikeria bai, ordea: "askok paso egiten dute gai honetaz", dio Lorenak, "gaur egun, erreferendum bat eginen balitz, urtegia kendu edo ez kendu galdetzeko, gazte asko ez lirateke bozkatzera joango".
Politika da, nonbait, banaketa punturik handiena. Aldekoek zein kontrakoek, beren ikusmira politikotik haratago ez begiratzea leporatzen diete elkarri. Itoizko urtegia UPNren apustu handienetarikoa izan da, eta UPN ingurukoek itsuki defendatu dute proiektua, epaileen, sententzien, protesten, eta azkenaldi honetan, arriskuaz ohartarazten duten txostenen kontra.

-1985ean jaio zen Itoizko urtegiaren proiektua, Gabriel Urralburu, Nafarroako alderdi sozialistako kide eta orduko Nafarroako presidenteak, bultzatuta. Urte hartan bertan, urtegiaren inguruko herritarrek Itoizko Koordinakundea sortu zuten, egitasmoari aurre egiteko. Lehen urte haietan, zundaketa lanen kontrako mobilizazio asko antolatu zituzten, baina azkenean, poliziaren babesarekin, operariak Itoiz inguruan lanean hasi ziren.
-90eko hamarkada hasieran, hainbat udalek helegiteak eta errekurtsoak aurkeztu zituzten, Madrilgo Kongresuak proiektua atzera bota zezan. Hala ere, Espainiako Gobernuak baiezkoa eman zion Nafarroako agintariei, eta 1993an obrak hasi ziren, Guardia Zibilaren babesean eta herritarren protesten artean. Bien bitartean, Itoizko Koordinakundeak borroka luzea hasi zuen epaitegietan, eta behin baino gehiagotan, aldeko epaiak jaso zituen. Aldiz, ez zen gauza bera gertatu Gabriel Urralburu presidente ohiarekin eta bere inguruko hainbat laguntzailerekin, hamaika ustelkeria aferatan nahastuta ibili ondoren, kartzela zigorra ezarri baitzieten. Horixe da paradoxa negargarriena: Urralburu eta bere morroi guztiak kalean direla gaur egun baina hori, beste erreportaje baterako gaia da, seguru asko.
-1996an, Itoizekiko Elkartasuna taldeko 8 kidek, moztu egin zituzten urtegira hormigoia eramatea ahalbidetzen zuten kableak. Ekintza haren ondorioz, obrak geldirik egon ziren zortzi hilabetez. Hala ere, obrek aurrera egin zuten, eta urtegiaren kontrako mugimendua, Itoiz ez betetzearren lanean hasi zen, betetze horrek eragingo lituzkeen kalte ekologikoak eta arriskuak argudiatuz. Urte hauetan guztietan, ekintza ikusgarrien bitartez, Itoizekiko Elkartasuna taldeak nazioartera eraman du urtegiaren afera; Batikanoko kupulara igo zirenean, edota Londres eta Erroman salaketak egin zituztenean, adibidez.
-2003an, Nagore, Itoiz eta Artozki herriak hustu zituzten urtegia betetzeko. Istilu handiak izan ziren, eta hainbat bizilagun eta familia indarrez atera zituzten herrietatik. 2004ko irailean. betetze lanak hastearekin batera, lehen lurrikara handia gertatu zen inguruetan, eta orduz geroztik, 500dik gora dardar izan dira.

Historia luzea, kronologia laburra