Adineko pertsonei “Pokemon GO” errezetatzen hasi dira

Adineko pertsonei “Pokemon GO” errezetatzen hasi dira “Pokemon GO” jokoa onuragarria izan litekeela diote medikuek jarduera fisikoa bultzatzen baitu eta bakardadea arindu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adineko-pertsonei-201cpokemon-go201d-errezetatzen-hasi-dira-1/@@download/image/1468569643_512029_1469003129_noticia_fotograma.jpg
2019/11/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

“Pokemon GO” jokoa onuragarria izan litekeela diote medikuek jarduera fisikoa bultzatzen baitu eta bakardadea arindu.
Adineko pertsonei “Pokemon GO” errezetatzen hasi dira

Bartzelonatik 10 kilometroa dagoen Badalona hiriak munduko osasun sistema publiko berritzaileena du, eta bertan, medikuak “Pokemon GO” mugikorreko jokoa gomendatzen ari dira hirugarren adineko pazienteei. Frogatu da joko honekin pertsona hauek jasaten duten isolamenduarekin apurtzen dela jarduera fisikoa egiten duten bitartean.

Adinarekin, argi dago hainbat gaixotasun jasateko aukerak handituz doazela, baina isolamendua eta bakardadea dira diagnostikatu eta tratatzeko gaitzik zailenetakoak. Hirugarren adineko biztanleak osasun arazoak edukitzeaz gain gaztetasuna ezeren gainetik baloratzen duen gizarte batean bizi behar izaten dute. Puntu honetan sartzen da “Pokemon Go”. Joko honetan ezinbestekoa da hiritik ibiltzea hortik zehar “barreiatuak” dauden izaki miragarriak aurkitu eta bildumatzeko. Horretaz gain, bilduma bera egiten ari diren beste jokalarien aurka jokatu daiteke hirian kokatuta dauden zenbait geolokalizazio puntuetan eta baita Pokemon horiek elkarbanatu ere beste jokalariekin. Dinamika honek kanpora ibiltzera ateratzeko motibatzen ditu adinekoak eta baita beste jokalariekin erlazionatzera ere.

Haatik, zail suertatzen zaigu hirugarren adinekoak bideo-jokoetan jolasten ikustea gure aurreiritzien erruz. Badira ordea, biral bilakatu diren kasuak. Horietako bat da 85 urteko Txiletar bat, non jokoaren barruan famatu bilakatu den. Ehunaka kilometro ibiliak ditu jada izaki birtualak bildumatzen. Adineko asko osasun arrazoiengatik hasi dira jolasten eta horretan jarraitzen duten dibertigarria suertatzen zaielako.

Honelako istorioek gure aurreiritziak ezbaian jartzen dituzte, dugun mundu ikuspegia apur bat aldatuz. Kataluniako Unibertsitate Irekiaren datuen arabera 45-64 urte bitarteko bideo-joko jokalarien kopurua %47 hazi zen 2016-2017 urteen artean. 2016an “Pokemon GO” jokoa kaleratu zenetik 1.000 milioi deskarga izan ditugu eta gaur egun hilabetero 150 milioi jokalari ditu, horien artean asko hirugarren adineko pertsonak, bejondeiela!