Adimen artifiziala dela eta sexu-orientazio berri baten aurrean al gaude?

Orain dela urte batzuk digisexualitatea aztertu zen. Pertsona hauek beste pertsonekin euren harreman sexualak murriztu dituzte robotekin sexua eduktizea lehenesten dutelako edo behintzat nahiago dutela sexting-a egin Adimen Artifizialarkein (AA). Horretarako hainbat aplikazio existitzen dira: DreamGF, SlutBot... baina hori sexua besterik ez da. Zer gertatzen da lotura afektiboekin? Sortu al daitezke kasu hauetan?
Gizakiok lotura emozionalak ditugu beste pertsonekin, animaliekin edota objektuekin. Bai, gure maitatzeko gaitasuna gizakietatik haratago doa, baina modu erromantikoan, orain arte pertsonekin bakarrik maitemintzen ginen. Hau aldatu egin liteke AAren agerpenarekin.
AA komunikatu egin liteke eta honegatik izugarri erraza da behar duzun guztietan norbait hor aurkitzea, zure mezuei berehalako erantzuna emanez. Entzun egiten gaitu eta horren arabera erantzunak egokitzen ditu, gutaz ikasten du eta beti eskuragarri dago. Egoera honetan erraza da sentimendu afektiboak agertzea gizakia ez den inteligentzia horrekiko. Baina maitasuna agertu al liteke?
Robert Stenberg psikologoak orain dela urte batzuk maitasunaren teoria triangeluarra deitutakoa garatu zuen. Bere ustez bi pertsonen arteko maitasunak intimitatea, pasioa eta konpromisoa ditu. Hauetako zein ezaugarri mantentzen dira pertsona AA batengatik ordezkatuko bagenu?
Berriki burututako ikerketa baten arabera erabiltzaileek AArekiko intimitate eta pasio bat garatu litzaketela behatu da, beste gizakiekiko esperimentatzen dugunaren izugarri antzekoa dena. AAk zenbat eta gaitasun emozional gehiago erakutsi, handiagoa izango da gizakiak berarekiko garatuko duen konfiantza, eta antzekotasun gehiago izango ditu harreman intimo batekin. Azken ezaugarri hau, intimitatearena, oso garrantzitsua da, aipatutako maitasunaren teoriak ondorioztatu zuenaren arabera, bi aldagaietatik intimitatea izan zen eta baloratuena.
Irudi lezake pasioa ez dagoela inon, ez baitago gorputzik, baina hau ez da guztiz egia. Gizaki itxurako robotak existitzen dira eta AA txertatu liteke hauengan. Baina ez du zertan beti gorputz batek egon beharrik, ikusi besterik ez dago distantzia-harremanak dituzten pertsona guzti horiek: mugikorraren bitartez izaten dute sexua testu eta irudiak partekatuz. AAk bi gauza horiek bat-batean sortu litzake eta errealismo askorekin.
Konpromisoari dagokionez, ez dago dudarik AA bizitza osorako konpromisoa hartzeko prest agertuko dela, arreta osoa eta erantzun berehalakoak eskainiz. Izan ere, maitasunak bezala, mugikorrak ere, dopamina sortzen du.
Ikerketa askok iradokitzen duten dopamina maitasuna sortzearen errudunetako bat dela. Substantzia berbera jariatzen da mugikorra erabiltzen dugunean, sarien sistemarekin lotuta baitago. Normalean, sentsazio hau beste erabiltzaileekin harremanak izaten ditugunean gertatzen da, partekatu dugunaren aurrean erreakzionatzen dutenean edo jakinarazpenak agertzen direnean.
Zer gertatuko litzateke AAk modu espontaneoan mezu bat idatziko balu adibidez egun onak opatzeko edota zer moduz gauden galdetzeko? Sexu-orientazio berri baten edo patologia berri baten aurrean al gaude? Erantzuteko zaila den galdera da. Oraindik asko dago ikertzeko eta teknologia egunero eboluzionatzen ari da. Baina beharbada Her pelikula zientzia fikzioa baino, laster gure artean izango dugun errealitate baten isla izan liteke. Nork daki!