Abian da Enkarzine Zine eta Bideo Lehiaketa

Zinegile ez profesionalei zuzenduriko lehiaketaren 31. edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik da parte hartzeko epea, abuztuaren 31 bitarte. Sail ofizialera aurkeztutako lanak azaroa amaieran proiektatuko dituzte Zalla zine-antzokian, eta onenak bozkatuko dituzte epaimahaiak eta baita ikusleek ere. Irabazleak 800 euro jasoko ditu, eta beste hainbat sari ere banatuko dituzte.
DVD formatuari begira antolatutako bideo eta zine lehiaketa da Enkarzine, eta Zallako Urria Zinema taldeak antolatzen du. Gaia erabat librea da, eta zinemaren munduan interesa duen edonork har dezake parte; film labur bat egiteko gogoa besterik ez da behar!
Filmek gehienez ere 30 minutuko luzera izan dezakete, eta mutuak nahiz ozenak izan daitezke; gainera, edozein hizkuntzatan grabatu ahal izango dira. Hori bai, euskara edo gaztelera ez den besteren batean badago, azpitituluak jarri beharko zaizkio. Parte hartzaile bakoitzak, halaber, nahi adina film bidali ahal izango ditu.
Abuztuaren 31 bitarte izango da zabalik lanak bidaltzeko epea. Jasotakoen artean hautaketa bat egingo dute antolatzaileek, eta horren ostean, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean, sekzio ofizialeko obrak proiektatuko dituzte Zalla zine-antzokian. Bertatik irtengo dira garaileen izenak.
Filma eta inskripzio buletina (eskuin aldean atxikirik duzue) honako helbidera igorri beharko dituzue.
Urria Zinema zine eta bideo taldea
Euskadiko plaza, 9
48.860 Zalla
Bizkaia
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi urriazinema@gmail.com helbidera.
Hiru sail bereiziko dituzte, eta bakoitzean hainbat sari izango dira. Honakoak:

Parte hartzeko

Sariak
Hiru sail bereiziko dituzte, eta bakoitzean hainbat sari izango dira. Honakoak:
- Film labur onenaren saria: Dolmena eta 800 euro
- Film laburreko argumentu onenaren saria: Dolmena eta 400 euro
- Dokumental onenaren saria: Dolmena eta 400 euro
- Animaziozko film labur onenaren saria: Dolmena eta 400 euro
- Enkarterriko film labur onenaren saria: Dolmena eta 250 euro
- Ikusleen saria: Dolmena eta 250 euro