50 kontzertu zuzen-zuzenean

50 kontzertu zuzen-zuzenean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/50-kontzertu-zuzenzuzenean/@@download/image/20119287717zuzen_split77.jpg
2012/12/13
berria
50 kontzertu zuzen-zuzenean
Bertako taldeak eta aretoak indartzeko ekimen honek, 80 euskal talderen kontzertuak jasoko dituen zirkuitua jarri du martxan.

Euskal Herriko musika taldeei, aretoei eta alor honetako profesionalei (teknikari, programatzaile eta abar) bultzada bat eman nahian 2009an antolatu zuten lehen aldiz programazio hau Eusko Jaurlaritzak, Kultura Livek eta Euskadiko Soinuakek. Orduko ereduari jarraituaz kontzertu bakoitzean gutxienez bi taldek joko dute, bata, kontzertua irekiko duena, herri bertakoa edo hasiberria, eta bestea talde nagusia. Atzerriko talde ezagunen emanaldietan ere euskal talde bat jarriko da.  

Zirkuituan parte hartzen duten aretoen artean honako hauek daude: Bermeoko, Ondarroako eta Bilboko Kafe Antzokia, DOKA (Donostia), Helldorado eta Jimmy Jazz (Gasteiz), Subsuelo (Iruñea) eta Totem (Atarrabia). Taldeei dagokienez, zerrenda amaigabea da, batzuk aipatzearren: Ainara Legardon, Delorean, Atom Rhumba, Split 77, Iñaki Salvador, Ruper Ordorika, Gose, Vendetta eta Zea Mays. Orotara, 80 izango dira zuzenekoa emango duten euskal taldeak.
Ekimenaren webgunean programaren xehetasun guztiak aurki daitezke. Aretoek izen emateko aukera ere eskaintzen dute. Nobedade gisa aurtengoan zirkuituak kantua izango du, Pettik propio idatzi eta grabatua. Musikarekin loturiko ekitaldiez osaturiko egitarau osagarriaz ere gozatu ahal izango da: hitzaldiak, bigarren eskuko instrumentuak saltzeko merkatu txikiak eta prestakuntza teknikoa jasotzeko saioak.