Zer ari da gertatzen Palestinan?

Zer ari da gertatzen Palestinan? Zerk piztu du metxa inoiz itzali ez den gatazkan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-ari-da-gertatzen-palestinan/@@download/image/Photo-by-Mustafa-Hassouna-Andalou-Agency-for-Getty.jpg
2021/05/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkiak: Mustafa Hassouna

Zerk piztu du metxa inoiz itzali ez den gatazkan?
Zer ari da gertatzen Palestinan?

Orain dela aste batzuetako judutar ultra-kontserbadore kolonoen protesta baten ostean, zeinak Ramadanaren ospakizunarekin egokitu zen, Jerusalen gatazka sozial batean sartu zen. Israelgo manifestariek arabiarren aurkako kontsignak oihukatzen zituzten eta horrek bi aldeen arteko liskarrak sortzea eragin zuen. Hori dela eta, Israelgo indar polizialek meskitak inbaditu zituzten negar eragiteko gasekin eta bertan otoitzean zeuden musulmanak kolpatu zituzten.  

Egoera honek asteburu horretan ere jarraitu zuen eta Hamás, palestinar erresistentziak, Gaza kontrolatzen duenak, ohartarazi zuen erreakzionatu egingo zutela egoeraren aurrean indarkeria ez bazen geratzen. Honela, israeldar lurraldera 130 suziri jaurti zituen, zeinak gehienak geldituak izan ziren. Alabaina, zifra ofizialen arabera, gutxienez 3 zauritu dauden Israelen. Bitartean, Estatu judutarraren erantzunarekin Gazan jada hainbat eta hainbat hildako daude eta ehunaka zauritu. 

Izan ere, Israelek palestinar herriaren aurkako garbiketa etnikoko politika du. 1948an bertan instalatu zenetik Gazako lurraldean modu sistematikoan bonbardaketak burutzen ditu. Eta hau oso larria da, munduko lurralderik populatuenetako baita, eta gainera, orain dela urte askotatik krisi humanitario bat jasaten ari baita, zeru irekiko kartzela bat bihurturik. 

Izan ere, Estatu juduak Gaza setiatua du airetik, lurretik eta itsasotik. Hori dela eta, elikagaiak, baliabide energetikoak eta sendagaiak Palestinara iristea ez da erraza. Gazan, itsasora ateratzen diren arrantzale palestinarrei tiro egiten zaie; edota haur erailketaren mila adibide daude, besterik gabe hondartzan jolasteagatik.

Nazioarte mailan okupatua kontsideratzen diren lurraldeetan, Cisjordannian eta Gazan, irtenarazteak inongo legerik gabe aurrera eramaten dira. Cisjordaniako palestinarrak euren lurraldetatik bidaliak izaten dira eta euren etxeak suntsitzen dira gune militarrak eraikitzeko eta batzuetan suntsitze gastuak ordaintzera behartzen diete gainera
. 

Bestalde, estatuko ezberdinak daude Israelen bizi diren pertsonentzat eta palestinarrentzat. Jerusalenen adibidez, palestinarrak egoiliarrak dira ez bertako hiritarrak. Denbora baterako egoiliar titulua dute berriztatzen dena, eta denbora bat kanpoan igarotzen badute egoiliar aukera bertan behera uzten zaie eta ezin dute euren etxeetara eta euren hirira itzuli. 

Joera hau jarraituz, badira Israelen hiritartasuna duten palestinarrak, eta bozka eskubidea dutenak adibidez. Alabaina, ez dituzte Israelgo judutar batek eduki ditzakeen eskubide berdina eta maila politikoan baztertuak izan ohi dira. Bazterketa honen barruan jabetza eskubideak ukatzea sartzen da edota ezkontza askatasun eza, hau da, ez zaie gune okupatuetako pertsonekin ezkontzea ahalbidetzen. 

Testuinguru honetan, Human Rights Watch erakundeak apirilean Israelgo Estatuak Palestinaren aurka egiten dituen apartheid krimenak argitaratu zituen. Testuan dio desjabetu egiten dituela Israelek palestinarrak, konfinatu, indarrez banatu eta beren identitategatik mendean hartu. Zenbait gunetan gabezia hauek hain dira larriak, krimen lazgarriak titulua dutela zuzenean. 



Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

ZER ARI DA GERTATZEN KOLONBIAN?