Zer ari da gertatzen Kolonbian?

Zer ari da gertatzen Kolonbian? Jada astebete baino gehiago igaro da herrialdean Iván Duque presidenteak zerga erreformaren proiektua iragarri eta protesta sozialak hasi zirenetik. Ordutik poliziak hainbat manifestari hil ditu eta baita emakumeak bortxatu ere, beste gauza lazgarri askoren artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-ari-da-gertatzen-kolonbian/@@download/image/merlin_187038363_0cb4f772-0b21-4098-92ca-f4b2ef199cdf-superJumbo-1160x773.jpg
2021/05/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jada astebete baino gehiago igaro da herrialdean Iván Duque presidenteak zerga erreformaren proiektua iragarri eta protesta sozialak hasi zirenetik. Ordutik poliziak hainbat manifestari hil ditu eta baita emakumeak bortxatu ere, beste gauza lazgarri askoren artean.
Zer ari da gertatzen Kolonbian?

Apirilaren 15ean Iván Duquek, Kolonbiako presidenteak, zerga erreforma proiektu bat iragarri zuen pandemiak sortutako krisi ekonomikoa arintzeko xedez. Herrialde hau munduko hirugarrena da koronabirusaren kasu positibo kopuruetan Latinoamerikan eta 12. mundu mailan. 

Erreformaren helburuen artean hileta zerbitzuei eta Internet zerbitzuei BEZa jartzea zegoen, oinarrizko produktuei ere zerga gehitzea eta soldata handiei zerga solidario bat inposatzea. Orduan ogasun ministroa zen Alberto Carrasquilla-k argudiatu zuen erreforma horiekin 6 mila milioi dolar biltzen saiatuko zirela urtean 2022 eta 2031 bitarte. 

Alabaina, apirilaren 15ean bertan, Duque presidenteak proiektua atzera bota zuen gizartea ados azaldu ez zelako. Testuinguru honetan, 13 egun beranduago protesta masiboak hasi ziren lan uzte nazionalerako deiak eginez eta jendea kaleetara manifestatzera animatuz. 2020an Kolonbiako Barne Produktu Gordina (BPG) 7 puntu jaitsi zen eta pobrezia %42.5 igo. 

Argi dago Kolonbiako Estatuak diru funtsa bildu beharrean duela, baina biztanleriak injustutzat jotzen du ia maila berdinean gizarte guztiak zergak berdin ordaindu beharra, izan ere, hiritar guztiak pandemiak ez baititu berdin kolpatu. Ideia horretatik hasi ziren jendearen protestak. Orain ordea, mobilizazioek zerga erreformaz gain beste injustiziak ere azalatzen dituzte. Izan ere, zerga erreforma hau edalontziak gainezka egiteko behar izan zuen azken tanta besterik ez zen izan. 

Mobilizazio gehienak indarkeria erabiliz eta Giza Eskubideak urratuz erreprimituak izan dira. Duque presidenteak, hau guztia ikusirik erreforma atzera bota du eta Nazio Batuen Erakundeak arreta deitu dio, baina hala ere protestak jarraitzen dute. Nahikoak al dira agintarien keinu hauek? 

Argi dago, Kolonbiako hiritarrek bizi duten egoerak mezu eta ekintza sinbolikoak baino gehiago behar duela hobera egiteko. Agintariek barkamena eskatzea nahi dute kolonbiarrek eta eurengan gehiago pentsatuz politikak egiten hastea. 

Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

ZER ARI DA GERTATZEN PALESTINAN?