'Aupa Etxebeste' bueltan da

'Aupa Etxebeste' bueltan da Astelehen honetan hasiko dira grabatzen, lan talde berarekin; etxebestetarren abenturetarako prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aupa-etxebeste-bueltan-da/@@download/image/aupa-etxebeste-1_foto610x342.jpg
2018/08/24
berria
Astelehen honetan hasiko dira grabatzen, lan talde berarekin; etxebestetarren abenturetarako prest?
'Aupa Etxebeste' bueltan da

Azkar esaten da, baina dagoeneko 14 urte igaro dira etxebestetarren oporraldi mitikoarekin gozatu genuenetik. Oraindik ez bazarete orduko barre algarez errekuperatu adi, astelehen honetan hasiko baitira filmatzen Aupa Etxebeste! filmaren bigarren zatia: Agur Etxebeste!. Aktore zein talde tekniko bera ariko da lanean; Ramon Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Paco Sagarzazu (Luziano) eta Iban Garate (Iñaki) berriro elkartuko dira barrez lehertzera eraman gintuzten familia bera osatzeko.

Istorioaren bigarren zati honetan, Patrizio Etxebestek osasun arazoengatik alkatetza utzi beharko du, eta bere emazte Maria Luisa  jarriko da haren lekuan; horrek goitik behera aldrebestuko ditu udaletxeko egunerokoa eta noski, etxe barruko giroa. Nola ez, Telmo Esnal eta Asier Altunaren zuzendaritzapean egingo du lan taldeak. Datorren urtean estreinatuko dute filma.

Aupa Etxebeste! gehien ikusi den euskarazko pelikula izan da gutxira arte, iaz Handia filma estreinatu zen arte, hain zuzen. Gainera, Publikoaren Saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian. Lortuko ote du bigarren zatiak lehena bezain arrakastatsua izatea?

LABEAN: AGUR ETXEBESTE