Erosketako tiketak zure osasuna arriskuan jarri dezake

Erosketako tiketak zure osasuna arriskuan jarri dezake 2020ean debekatuko dituzte, baina berandu baino lehen, txartela errefusatzea gomendatzen diguzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erosketako-tiketak-zure-osasuna-arriskuan-jarri-dezake/@@download/image/iStock-962219688.jpg
2019/04/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

2020ean debekatuko dituzte, baina berandu baino lehen, txartela errefusatzea gomendatzen diguzu!
Erosketako tiketak zure osasuna arriskuan jarri dezake

Supermerkatuan, arraindegian, arropa dendan... berdin du non erosten duzun, bereganatutako produktuarekin batera, dendariak tiketa eskainiko dizu. Erabat ohituta gaude ekintza itxuraz sinple eta errugabe hau ikustera, baina adi, tiket horietako bat eskuetan hartzen dugun bakoitzean ingurugiroa, eta batez ere gure osasuna arriskuan jartzen dugu eta!

Zergatik ote dira ba erosketak laburbiltzen dituzten txartel txiki horiek horren arriskutsuak? Dirudienez, tiket horiek bisfenol izeneko sustantziarekin egiten dira. Sustantzia hori bereziki kaltegarria da haurdun dauden emakumeentzat, eta azken ikerketen arabera, bisfenolak fetuan malformazioak eragin ditzake. Gainera, birziklatutako paperera botatzen baduzue, tiketarekin kontaktuan egondako paper guztia kutsatu dezake, birziklatze prozesua zapuztuz.

Dirudienez, bisfenolak gure sistema endokrinoari eragiteko ahalmena du; 50eko hamarkadan haurdun zeuden emakumeei ematen zitzaien abortuak ekiditeko, baina segituan utzi zioten erabiltzeari, minbizia eragiten zuela ikusi zutelako. Hala, soilik sektore industrialean erabiltzen hasi ziren sustantzia hau. Pixkanaka, hainbat produktuetatik kentzen joan dira 90eko hamarkadaz geroztik; janari potoetatik, hortzetako pastatik, biberoietatik...

SUPERMERKATUETAKO LANGILEEN OSASUNA, KALTETUENA

Zergatik dira tiketak guztietan arriskutsuenak? Azken ikerketen arabera, bisfenola solte dago bertan. Inoiz konturatu zarete tiketek ukitzean duten azalera berezia, hautsa izango balute bezala? Bada hortxe duzue bisfenola. Hori dela eta, supermerkatu eta dendetan kobratzen lan egiten dutenek bereziki kaltetua ikusi dute beren osasuna. Ez dira bakarrak; ospitaleko errezetek edota aire kontrolatzaileen informeek ere badute bisfenola. Hala, Europako Batasunak erabat debekatuko du sustantzia 2020rako, eta Frantzian adibidez 2013tik ez da erabiltzen.