Deseskaladan zure emozioak kontrolatzeko gakoak

Deseskaladan zure emozioak kontrolatzeko gakoak Koronabirusaren krisiagatik gutako %46aren osasun mentala arriskuan dago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/deseskaladan-zure-emozioak-kontrolatzekzo-gakoak/@@download/image/cómo-es-el-funcionamiento-del-trastorno-de-pánico.jpg
2020/05/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Koronabirusaren krisiagatik gutako %46aren osasun mentala arriskuan dago.
Deseskaladan zure emozioak kontrolatzeko gakoak

Koronabirusa abisatu gabe iritsi zen erritmo azkarrean eta bi hilabete baino gehiago daramatzagu berarekin bizitzen, nahiz eta oraindik oso gutxi dakigun berari buruz. Ziurgabetasun sentsazio honek eragina du gurean eta galdera asko sortu arazten dizkigu: gure aurreko bizitza erritmoaren inguruan, gure lehentasunen inguruan, aldaketei aurre egiteko dugun gaitasunen inguruan...

Guztia azkarregi gertatu da, ia konturatu ere egin gabe. Hori dute egoera erabat ezezagunek, gure bizitza hankaz gora jartzeko gaitasuna dutela eta krisi honek zentzu guztietan eragin du. Egun batetik bestera unibertsitatera, lanera edo arratsaldetan zerbait hartzera joatetik 24 ordu etxean egoera igaro gara edo bakarrik lanera edo erosketak egitera joateko ateratzera, beti ere eskularru eta maskararekin, eta beldur ugarirekin gainean. 

Dudarik gabe, guztia asimilatzea ez da lan erraza. Maila psikologikoan honek nola eragingo diguna ikusteko dago, baina jada nabaritzen hasiak gara.

Gora behera emozionalak konfinamenduan zehar eta ondoren
Gora behera emozionalak oso ohikoak suertatzen ari dira, horrela lasaitasunetik asperdurara edo motibaziotik angustiara igarotzen gara. Erabat normala da kontuan hartzen badugu inoiz ez diogula aurre egin antzeko egoera bati. Ezinezkoa da denbora guztian ondo egotea, batez ere ez badakigu noiz eta nola amaituko den bizitzen ari garena. Gure kontrolpetik kanpora dagoela guztia sentitzea ohikoa da ere eta horrek antsietate maila igotzen du. 

Orduan, egoera honetan zer egin genezake? Nola zaindu gure osasun mentala? Hauek dira hau gure buruak lagundu gaitzaketen estrategia psikologikoak:

Sentimenduak onartu, baina ez utzi eramaten
Beldurra, tristura, estresa eta antsietatea erreakzio normala dira egungo egoeran. Inoiz ez diogu honelako egoera bati aurre egin eta duda eta galderak sortzen dira. Horiekin batera, baita ezinegonak eta ondoezak. Horregatik, garrantzitsua da sentimendu hauetatik ez ihes egitea, baizik eta sentimendu hauek onartzea eta zentzua ematea, horietaz hitz egin eta adieraztea ez daitezen gure barruan korapilo bihurtu. Ez dugu ahaztu behar sentimendu hauek funtsezkoak direla nola sentitzen garen hausnartzeko, baina ez diegu hauei kontrola hartzen utzi behar. Esperimentatzen ditugun emozioek zerbait dute guri esateko, saiatu gaitezen aurkitzen zer. 

Gure ikuspegi mentala errepasatu eta entrenatu
Emozioak garrantzitsuak dira, baina gurekin ditugun barne elkarrizketak baita ere, hau da, gure pentsamenduak. Hauek gure lagunik minenak edo etsairik handienak izan daitezke. Horregatik garrantzitsua da hauengan jartzen dugun arreta entrenatzea hobeto sentitzeko. Honek esan nahi du orainean erdiratu behar dugula, etorkizuneko kezkak alboratuz. Galdetu zure buruari: zer behar dut momentu hauetan ondo eta lasai egoteko? Gure garunarentzat aingurak eraikitzen ditugu horrela orainaldian gera dadin eta iragana eta etorkizunarekin ez konektatzeko. Honela beldurrak jaten bagaitu garrantzitsua da errealitatea aztertzea, arriskuak ez esajeratuz eta ezta gutxietsiz. 

Errutinak bai, baina ez gehiegi
Egunerokotasuna planifikatzea ona da. Gutxi gora behera zer egingo dugun jakiteak ordena sentsazioa edukitzen laguntzen digu gehiegi agobiatu gabe. Hala ere, honek ez du esan nahi egun oso jarduerak egiten egon behar dugunik, askok konfinamenduaren lehen egunetan egin zuten moduan. Erlaxatzeko eta ezer ez egiteko denbora ere eduki behar da. Horregatik, egunero helburu bat jartzeak lagundu gaitzake. Jarduera horien artean sormenezkoak aukera ona izaten dira. Modu honetara, ez dugu gure burua guztiz abandonatuko, baina ezta ere ez gara exijituko produktiboak izatea. 

Besteekin konektatu, zaindu harremanak
Izaki sozialak gara, besteekin loturak beharrezkoak ditugu, nahiz eta ezin dugun besteekin lehen bezala harremanak eduki. Haatik, urruntze fisikoak ez du urruntze soziala esan nahi. Besteekin kontaktua mantentzea funtsezkoa da, ez bagara bakarrik bizi ere bai.


Arauak jarraitu, baina zure erritmoan
Asko baldin badira ere lehengoko bizitza erritmora itzuli nahi dutenak, beste askok kalera ateratzeko beldurra esperimentatu dute. Horregatik, ez da norbere burua derrigortu behar etxetik ateratzera egunero ez bagara ideiarekin eroso sentitzen. Gure erritmoan egin dezakegu beti ere ezarri diren arauak errespetatuz. Saiakera txikiak egiten joan gaitezke.

Etorriko denaz ez dakigu ezer, baina nolabait ohituta gaude ez jakite horretara eta inprobisatzera. Gure garunak egoera hau ez du atsegin, baina ezinezkoa da guztia aurreikusita edukitzea. Horregatik, zaintzen bagara eta orainean erdiratu, gure emozioei askatzeko bidea eskaintzen digu benetako ikaran erori gabe eta gure osasun mentala zainduz. Hori bai, ez dugu guzti honetan gure ardura indibiduala ahaztu behar, ezarritako arauez harago beste pertsonetan ere pentsatu beharra baitugu.