Bukatuta
Artez-en agenda bat nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/artezen-agenda-bat-nahi-duzu/@@download/image/agendak_1359562432.jpg

Artez-en agenda bat nahi duzu?

Artez-en agenda bat nahi duzu?
Urtarrila amaitzear, eta zu oraindik agendarik gabe? Lasai, 2013. urtea ongi antolatzeko eta egitekoak, zitak, jaiak... ez galtzeko oso baliagarri izango zaizun tresna dugu zuretzat: Artez Euskara Zerbitzuak argitaratutako agenda. GAZTEZULOn hamar zozkatuko ditugu izena ematen duzuen lagunen artean. Oparia etxean jaso nahi baduzu, azkar ibili!!

Artez Euskara Zerbitzuak 2013ko agendak prestatu ditu, tamaina txikikoak eta kolore bizidunak. Unibertsitateko kontuak gogoan izateko, laneko zitak zehazteko, festen datak apuntatzeko, sendagilea noiz dugun jakiteko... denerako balio du!

Zuk ere bat nahi baduzu, bete alboko koadroa zure datuekin lehenbailehen, eta zorte on!