Aurreko astean ezagutu genuen talde berri hau GAZTEZULOn (elkarrizketa irakurtzeko sakatu hemen) eta orain euren bideoklipa ere ezagutarazi dute usurbildarrek. Bi minutuko pasarte instrumental goxo bezain indartsua da, irudi ederrekin apaindua. Mihise denaren pintzelada txiki bat. Pintzelada gehiago nahi izan ez gero aipatu ostegun honetan Usurbilgo Kultur Biran joko dutela Ezpalak taldearekin batera. 

Mihise - Plantak eginez (Pintzeladak II)

2020/07/01